Francisco Franco y Bahamonde (Ferrol, Coruña, 1892ko abenduaren 4a – Madril, 1975eko azaroaren 20a) espainiar militar eta diktadorea izan zen.

Francisco Francoren esanak aldatu

  • «Zapaltzen ari garen lur hau, lehendakari jauna, Espainiako lurra da, prezio gorenean hartua eta diru garestienez, espainiarrek isuritako odolaz, ordaindua delako... Arbuiatu egiten dugu atzera egiteko ideia, jakin baitakigu Espainia dagokion aldea menderatu eta bere agintea Marokon inposatzeko moduan dagoela.»

Elkarrizketa Francori, 1936ko uztaila aldatu

Elkarrizketa honen iturria: Díaz Plaja,F.: Historia 16.

Franco jeneralak irabaziko duela dio behin eta berriro.

-Espainiar erdiak hil beharko dituzu?

Irabazi egingo dut, kosta ahala kosta.

-Etsitako gizon bat.

Gure berriemailea Tangertik, asteartea. Tetuandik heldu berri naiz, Francisco Franco jeneralarekin, matxinatu espainiarren buruzagiarekin, elkarrizketa txundigarria izan eta gero. Haren kuarteletik irtetean, bi uste sendo izan ditut:

1. Errepublika menpean hartzeko aukera du oraindik.

2. Huts egiteko aukera ikusten badu, nazioarteko istilu larria sortzeko gogoa izango du.

Kolpeak helburuetan huts egin du eta orain, noiz arte jarraituko du sarraskiak? galdetu nion, eta berak, lasai-lasai, zera erantzun zuen: Ez da konpromiso edo su-etenik egongo, aurrera egiten jarraituko dut Madrilerako bidean. Aurrera egingo dut! -oihu egin zuen-, hiriburua hartuko dut. Espainia marxismotik gordeko dut, kosta ahala kosta. Ea gelditzeko garaia heldu ez bazen galdetu nion. Begiratu egin zidan, harrituta uste dut, eta zera esan zuen: Ez, ez da heldu. Zailtasunak izan ditut, baina aurrera egiten jarraituko dut. Laster, oso laster, nire tropek herrialdea baketu eta hori guztia (jeneralak eskuak Espainiarantz zuzendu zituen) ostatutxo baten moduko zerbait izango da.

Galdera: Espainiar erdiak hil beharko dituzula esan nahi du horrek? Franco jeneralak burua astindu eta irribarre eszeptikoa erakutsi zuen, baina hau esan zuen: Berriro diot, kosta ahala kosta (...).

Galdera: Zer egingo luke zure Gobernuak irabaziko bazenu?

Franco jenerala: Diktadura militarra ezarriko nuke eta, gero, plebiszitu nazionala egingo nuke herrialdeak zer nahi duen jakiteko. Espainiarrak gogaituta daude politikaz eta politikoez. (...).

Galdera: Nola lortu zenuen hainbeste denboraz Errepublikarekin kolaboratzea, itxuraz hain zintzo? (Franco Estatu Nagusiko buruzagia izan zen 1934an eta 1935ean)

Franco jenerala: Errepublikak herriaren borondatea ordezkatzen zuela pentsatu nuen bitartean, benetan kolaboratu nuen.

Galdera: Eta otsaileko hauteskundeek ez al zuten herriaren borondatea erakutsi?

Franco jenerala: Hauteskundeek ez dute hori sekula erakusten. (...).

Galdera: Baina nola baketuko duzu Espainiako sarraskiak aurrera egiten badu? Ez al duzu uste gerra zibil luze batek Errepublika suntsitu, Lur Gudarostea eta Itsas Gudarostea deuseztu eta komunismoari bidea zabalik utziko diola?

Franco jenerala: Ez. Gudarosteak gerran eraikitzen dira. Benetako Espainiaren eta marxisten arteko borroka da hau (...).|News Chronicle, 1936ko uztailak 29}}.

 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Francisco Franco
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Francisco Franco