Garbiñe Biurrun

Epaile, irakasle eta magistratua

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa, Gipuzkoa, 1960 -) euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Egun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua da eta EAEko JANeko Areto Sozialeko Presidentea.

Esanak

aldatu
  • "Berdintasun formala ez baita nahikoa, benetako berdintasuna da lortu behar dena."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]
  • "Epaileok, gainontzeko botere publikoek bezala, betekizun bat dugu: pertsonon askatasuna eta berdintasuna oztopatzen duten elementuak ezabatzea. Horrek egoera ezberdintasunak orekatzea eskatzen du"
    • Iturria: Alda aldizkaria, 2018.[2]
  • "Ezin duzu betiko izan ‘emakume bortxatua’. Gizarte osoak dauka horretan laguntzeko ardura, ez dugu eskubiderik etiketa hori denboran luzatzeko."
    • Iturria: Alda aldizkaria, 2018.[2]
  • "Feminismoa berdintasunean oinarritutako diskurtso juridikoa da, eta, justiziaren muinean ez badago, ez dugu benetako justiziarik izango."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]
  • "Gure gizartean berdintasuna erdiesteko bi tresna dira nagusi: heziketa —balioak ere ikasi egiten direlako— eta justizia —berdintasuna babesteko eta bermatzeko—. Zuzenbideak, orain arte gizonezkoek egin dutenez, haien ikuspegia jaso du, emakumezkook araudiaren sorreratik, aplikaziotik eta interpretaziotik kanpo egon garelarik."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]
  • "Iaz emandako epaien %52 emakumezkoenak izan ziren; Zigor Aretoan, ordea, magistratu guztien artean emakume bakarra dago. Egia da gu beranduago sartu garela baina emakume asko dira lanbide honetan 40 urte daramatzatenak. Beraz, ez dago arrazoi objektiborik horretarako."
    • Iturria: Alda aldizkaria, 2018.[2]
  • "Justiziako barne antolamenduan zein irudi daukagun, zein toki daukagun emakumezkook, hori azaleratzen denean, kaleratzen denean nik uste dut hor bai ikusten dela emakumearen garrantzia, emakumearen posizioa."
    • Iturria: GOIENA, 2017.[3]
  • "Zaila da, benetan, epaitzea; zaila oso besteon bizitzaz erabakitzea. Baina epaileon eginkizuna da, eta horretarako tresnak ditugu —gizarteak bere ordezkarien bitartez emandako arauak."
    • Iturria: Berria, 2018.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Garbiñe Biurrun