Groucho Marx
Groucho Marx (1890-1977) aktore eta umorista estatubatuarra izan zen.
Esanak
aldatu- "Adin oso txikian jaio nintzela aitortu behar dut".
- "Andereño... Bidali iezaiozu arrosa gorrien sorta bat eta idatzi "Maite zaitut" kontuaren atzeko aldean".
- "Arrakastaren sekretua egia esatean eta zintzotasunean datza. Horren itxura emateko gai bazara, egina duzu".
- "Asko gozatu dut antzezlan honekin, batez ere etenaldian".
- "Barkatu jaun-andereak deitzen badizuet, baina oraindik ez zaituztet ondo ezagutzen" (hitzaldi bat hasi aurretik).
- "Benetako maitasuna bizitzan behin bakarrik agertzen da... Eta gero ez dago gainetik kenduko duenik".
- "Beste pertsonak interesgarri egiteko edaten dut".
- "Beti epaile batek ezkondu ninduen: epaimahai bat exijitu behar nuen".
- "Bizitza osoan ikusi dudan emakumerik ederrena zara... Eta horrek ez du nire alde askorik esaten".
- "Bizitzan dirua baino garrantzitsuagoak diren gauza asko daude. Baina hain dira garestiak!"
- "Duela asko, emakume batekin bizi izan nintzen bi urtetan, bere gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko".
- "Duela hamabost urte Liman, Ohion, ezagutu nuen igogailuko baten antza zuen" (elkarrizketa batean, bere azken emazteagandik zerk maitemindu zuen galdetzean).
- "Emazterik zain ez balute, etxera zoriontsu itzuliko liratekeen ehunka gizon ezagutzen ditut. Kendu emazteak ezkontzatik eta ez da batere dibortziorik izango".
- "Ene seme, zoriontasuna gauza txikiez eginda dago: yate txiki bat, luxuzko etxe txiki bat, aberastasun txiki bat..."
- "Ergel itxura izan dezake eta ergelen moduan joka dezake, baina ez utzi engainatzen, benetan ergela da".
- "Ez al zara Smith andereñoa, Smith bankuko gizon aberatsaren alaba? Ez? Barkatu, une batez zutaz maitemindu nintzela uste nuen".
- "Ez dakit nola bihurtu nintzen komediante edo aktore komiko. Beharbada ez naiz izango. Dena dela, urte luzeetan bizitza ederki atera dut aurrera horietako baten itxurak eginez".
- "Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan, atsegin handiz, salbuespen bat egingo dut".
- "Ez pentsatu gaizki nitaz, emakumea. Zureganako interesa sexuala bakarrik da".
- "Ezerezetik hasita, miseriaren maila altuenetara iritsi naiz".
- "Ezeri barrerik ez egitea ergelena da, denari barre egitea inozoena".
- "Ezin dut esan zurekin ados ez nagoela gezurra denik".
- "Ezkontza da dibortzioaren eragile nagusia".
- "Ezkontza erakunde handia da. Erakunde batean bizitzea gustatzen bazaizu, noski".
- "Gau zoragarri bat igaro dut. Baina ez da hau izan".
- "Gaur ez dut jateko denborarik. Ekar iezadazu kontua zuzenean" (jatetxe bateko zerbitzariari).
- "Gela zerbitzua? Ekarri gela handiago bat".
- "Geratu mundua, jaistera noa eta".
- "Gero arte, laztana... Arraioa! Afariaren kontua oso garestia da! Eskandalu bat da! Nik, zu banintz, ez nuke ordainduko".
- "Gizon bat zintzoa den jakiteko era bakarra dago: berari galdetzea. Baietz erantzuten badu, badakigu ustela dela".
- "Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago. Eta bere atzean, emaztea".
- "Goiz batean, jaiki eta pijama zeraman elefante bat akabatu nuen. Ez dakit nola jantzi ahal izan zuen nire pijama".
- "Hauek dira nire printzipioak. Ez bazaizkizu gustatzen, beste batzuk ditut".
- "Hil egin zara edo nire ordularia gelditu da".
- "Hiltzen naizenean, ni erraustea eta errautsen ehuneko hamarra nire ordezkariaren gainera botatzea nahi dut".
- "Ikusten zaitudan hurrengo aldian, gogorarazi kasurik ez egiteko".
- "Inoiz ez nintzateke onartuko nindukeen klub bateko kide izango".
- "Inozokeria da ohearen azpian begiratzea. Zure emazteak bisita bat badu, ziur asko armairuan ezkutatuko da. Ezagutzen dudan gizon batek hainbeste jende aurkitu zuen armairuan, ezen arropa zintzilikatzeko tokia izateko bakarrik dibortziatu behar izan zuela".
- "Inteligentzia militarra bi termino kontrajarri dira".
- "Jaietan ez zaitez inoiz eseri; atsegin ez duzun norbait zure ondoan eser liteke".
- "- Jauna! Andere hau nire emaztea da! Lotsa eman behar lizuke! (Grouchoren iruzkin batek mindutako gizon batek)
- - Andere hau zure emaztea bada, zeu zara lotsatu beharko lukeena!"
- "Justizia militarra justiziarekiko, musika militarra musikarekiko dena da".
- "Koltxoian igaro ditudan urteetan, sakonki hausnartu dut loezinari buruz. Laster kontatzeko guztiontzat adina ardi geratuko ez zirela konturatu nintzenean, ardiaren zatiak kontatzeko esperimentua egiten saiatu nintzen animalia osoa kontatu beharrean".
- "Kontua ordaintzea?... Hori ohitura zentzugabea!"
- "Lehengo batean Humphrey Bogart etorri zen etxera eta mozkor-mozkor eginda amaitu zuen, nahiko ohikoa beregan. Edanda dagoenean gogaikarri hutsa da, baina egia esan edan gabe ere ez da asko hobetzen".
- "Lubakiak zulatu! Gure gizonak etengabe erortzen diren bitartean! Ez dugu lubakirik zulatzeko denborarik. Aurrefabrikatuak erosi beharko ditugu".
- "M. Dumont: Wolfie, laztana, etxe zoragarri bat izango al dugu?
- Groucho: Jakina, ez duzu etxez aldatzea pentsatuko, ezta?
- M. Dumont: Ez, baina beldur naiz ezkonduta denbora bat daramagunean, neska gazte bat zure bizitzan agertu eta nitaz ahaztuko ez ote zaren.
- Groucho: Ez izan tuntuna, astean bitan idatziko dizut".
- "Maitasunaren arazoa jende askok gastritisarekin nahasten duela da eta, sendatu direnean, ezkondu egin direla konturatzen dira".
- "Merkea da garestia ez den bakarra".
- "Naizen guztia nire birraitonari zor diot, Cyrus Tecumseh Flywheel zaharrari. Oraindik biziko balitz, mundu osoak berari buruz hitz egingo luke... Zergatik? Biziko balitz 140 urte izango lituzkeelako".
- "Nigan sinesten dut Jainkoagan baino lehen, baina arazoa berak abantaila duela da, berari buruz hitz egiten duen liburu bat baitago eta Playboyk oraindik ez nau ni biluzik argitaratu nahi..."
- "Nire amak haurrak izugarri maite zituen. Edozer gauza emango zukeen ni bat izateko".
- "Nirekin ezkondu nahi duzu? Aberatsa al zara? Erantzun lehenengo bigarren galderari".
- "Nori sinetsiko diozu? Niri ala zure begiei?"
- Esan hau Grouchori egotzi ohi zaio, baina izatez Chico Marxena da.
- "Noski ulertzen dudala. Bost urteko haur batek ere ulertuko luke. Ekarri bost urteko haur bat!"
- "O! Inoiz ez dut ahaztuko emakume harekin ezkondu nintzen eguna... Bitamina pilulak jaurti zizkidaten arrozaren ordez".
- "Oheko bikote bitxiak sortzen dituena ez da politika, ezkontza baizik".
- "Politika arazoak bilatzearen, aurkitzearen, diagnostiko faltsua egitearen eta gero konponbide okerrak aplikatzearen artea da".
- "Sekula ez ditut ikusiko heroi gizonaren bularrak heroi emakumearenak baino handiagoak agertzen diren filmak".
- "Soldadua: "Jenerala, ez al zara konturatzen gure gizonei tiroka ari garela?"
- Groucho Jenerala: "Tori dolar bat eta gorde sekretua".
- "Telebistak gauza miragarriak egin ditu nire kulturagatik. Norbaitek telebista pizten duenean, liburutegira joaten naiz eta liburu on bat irakurtzen dut".
- "Umorea hitz bat da beharbada; etengabe erabiltzen dut eta zoratuta nauka. Egunen batean bere esanahia deskubrituko dut".
- "Urezko oheak asmatu beharra zegoela uste dut. Gauean katua zapaltzeko arriskurik gabe zerbait edateko aukera ematen dute".
- "Urteak betetzen jarraitzen baduzu, azkenen hil egingo zara. Musuak, Groucho" (lagun bati bidalitako zorion oharra).
- "Zakurraz gain, liburu bat da ziur aski gizonaren lagunik onena. Eta zakurraren barruan, ziur aski, ilunegi dago irakurtzeko".
- "Zentabo bat nahi izango banu, nire semearen itsulapikoa apurtuko nuke -seme bat izango banu".
- "Zergatik diote maitasuna, sexua esan nahi dutenean?"
- "-Zer egingo zenuke zure bizitza osoa berriz bizi ahalko bazenu?
- - Posizio gehiago probatu".
- "- Zergatik eta nola iritsi zara hogei seme-alaba izatera?
- - Nire senarra maite dut.
- - Nik ere oso gustuko dut nire purua, baina noizbehinka ahotik ateratzen dut".
- "Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?"
- "Zergatik nengoen emakume horrekin? Zu gogorarazten didalako, egia esan, berak zu zeuk baino gehiago gogorarazten dit".
- "Zure liburua hartu nuen lehen unetik lurrera erori nintzen barrezka. Noizbait irakurtzea espero dut".