Hezkidetza
Hezkidetza sexu-genero bazterkeriak gainditu eta ikasleak estereotipo guztiak gaindituz aniztasunean heztea xede duen heziketa-paradigma da.
Esanak
aldatu- "Emakume eta gizonek eskubide, aukera, betebehar, lan... berdinak izan ditzaten lortzea helburu duen hezkuntza mota da. Matxismoa, sexismoa eta antzekoak baztertuta".
- Iturria: Luixa Reizabal, Berria, 2016.[1]
- "Eskolari egokitu zaio hezkidetzaren enkargua. Nire ustez, aurrerapauso batzuk eman dira: neska eta mutilak elkarrekin daude geletan, hainbat jarduera egiten dituzte batera. Baina badaude erronka batzuk oraindik. Adibidez, esparruen banaketak oso binarista izaten jarraitzen du: patioak futbol-zelaiak izaten dira batzuetan; mutilek erabiltzen dute zati handiena".
- Iturria: Amelia Barquin, Argia, 2016.[2]
- "Eskoletan, hezkuntza formalari erreparatzeaz gain, gero eta garrantzi handiagoa ematen ari gara hezkidetzari. Gazteak bere banakotasun nahiz berezitasunaren arabera hezi nahi baditugu eta ez irizpide sexisten arabera, ezinbestekoa dugu, beste arloak lantzen ditugun moduan, modaren eragina ere lantzea. Modak sexu-genero-sexualitate sistema hierarkikoaren eraikuntzan duen eragina aztertu behar dugu, baita sor dezakeen indarkeria sinbolikoa ere. Testuinguru heteronormatibo eta patriarkal honetan gazteek identitatearen auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko aukera eta askatasuna izan dezaten baliabide praktikoak eskaintzea behar beharrezkoa dugu".
- Iturria: Maddalen Aduriz, Hik Hasi, 2018.[3]
- "Feminismorik gabe ezin da sexu-indarkeria deuseztatu. Feminismoan heztea da modu bakarra, feminismoa lehen hezkuntzan, feminismoa ikasgeletan, feminismoa unibertsitatean, feminismoa hezitzaileentzat, feminismoa guztiontzat".
- (es) Sin feminismo no es posible terminar con la violencia sexual. La única manera posible es educar en feminismo, feminismo en primaria, feminismo en las aulas, feminismo en la universidad, feminismo para personas que estén educando criaturas, feminismo para todos.
- Iturria: Nerea Barjola, eldiario.es, 2018.[4]
- "Gurasoek generoaren ikusmolde sexista eta estereotipatua transmititzen badute, nahiz eta hezkuntza sisteman hezkidetza landu, ez du ezertarako balio. Izan ere, hezkidetzak prozesu integral bat izan behar du: familietan, eskoletan, komunikabideetan eta gizartean, oro har".
- Iturria: Luixa Reizabal, Berria, 2016.[1]
- “Hezkidetza eskoletan landu izan da baina eskoletako lanketa iruditu arren, ezin da eskola-eremura mugatu”.
- Iturria: Ilazki Gainza, Argia, 2018.[5]
- "Hezkidetza ezagutza feministak hezkuntzari egindako ekarpena da, generoen eraikuntza zalantzan jarriz. Proposatu duen helburua mekanismo baztertzaileak pixkanaka desagertzea da, eskolaren egitura formalean ez ezik, hezkuntza ideologian eta praktikan ere bai. Gizonen kulturatzat eta emakumeen kulturatzat jotzen direnetatik alderdi on guztiak berreskuratu eta neska-mutilen giza garapena bultzatzeko portaera erreferente bihurtu nahi ditu, neska-mutilak norberaren nortasunaren subjektu aitortuta, genero-estereotipo sexistetatik at".
- Iturria: Beatriz Ugarte, Pikara Magazine, 2013.[6]
- "Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da".
- Iturria: Itziar Zunzunegi, UEU365, 2013.[7]
- "[Hezkidetza] hezteko metodo bat da, sexuen arteko berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeria-ezaren printzipioetan oinarritzen dena".
- Iturria: Urduñako Berdintasun Sailaren Hezkidetzarako gida, Bizkaiko Foru Aldundia.[8]
- "Hezkidetzak ikaragarrizko onurak ekarri ditu emakumeentzat, eta ezinbesteko tresna izan da pairatzen ditugun hainbat diskriminazioei aurre egiteko; orain, ordea, hezkidetzaren ikuspuntu hori zabaltzea dagokigu, klase ertaineko emakume zurientzako pentsaturiko feminismoa utzi eta opresioen intersekzionalitatea bere baitan hartuko duen teoria bat behar dugu. Hori da, hain zuzen, Pedagogia feministak proposatzen duena: inklusioa, tolerantzia eta integraziotik harago joango den tresna bat lantzea. Helburua ez da errekonozimendua bilatzea, baizik eta hausnarketa normaltasunaren ardatzetik urruntzea, arrakaletan daudenak erdigunera ekarriz".
- Iturria: Nagore Iturrioz, Pikara Magazine, 2019.[9]
- "Hezkidetzak ikuspegi berria ekarri du neska-mutilen trebakuntzari, gaitasun pertsonalei eta boterearen erabilerari heltzerakoan. Pertsonaren garapen integralaren kontzeptuzko edukia ezagutzaren, afektibitatearen eta jarreraren ikuspuntutik identifikatzea proposatu du. Egungo eskola mistoa hezkidetza eskola bihurtzea dakar, hots, pertsona eta hari datxekion nortasunaren garapena erreferentzia hartzen dituen eskola bihurtzea".
- Iturria: Beatriz Ugarte, Pikara Magazine, 2013.[6]
- "Hezkidetzan oinarritutako filosofiatik abiatuta egiten diren analisietan, ikusmolde androzentrikoak baliogabetu behar dira lehenik, partzialak direlako eta objetibotasunik ez dutelako bederen, eta errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egin behar da".
- Iturria: Mari Jose Urruzola, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, 2013.[10]
- "Jostailuen katalogoak nolakoak dira? Oraindik arrosaren eta urdinaren arteko banaketa izaten jarraitzen dute. Baina ez da kolore-kontua bakarrik. Mutilentzat, gorputza indartzeko jostailuak eta jolasak dituzte. Neskentzat, aldiz, maitatzeko eta zaintzeko jostailuak daude".
- Iturria: Josebe Iturrioz, Ikasbil-Habe.[11]
- "Pertsona bakoitzaren banakotasunaren eta berezitasunen arabera, generotik at egiten den hezkuntza moduan definitu dezakegu hezkidetza. Era honetan, irizpide sexistak albo batera utziz, emakumeei eta gizonei egokitutako rolak, portaerak, jokaerak, balioak eta abar kontuan hartu gabe heztea da hezkidetza-eredua".
- Iturria: Ibai Fresnedo eta Joseba Gabilondo, Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 A. Zuazo, Pello.«Sexismoa transmititzen du hezkuntza sistemak» 2016ko urtarrilak 14. Berria. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Hiruka.eus. «Amelia Barquin Lopez: "Genero-identitatea askatasunez erabakitzen utzi behar zaie umeei"». 2016ko otsailak 29. Argia. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ «Nola eragiten du egungo moda-ereduak gazteengan?». 2018ko ekainaren 20an. Hik Hasi. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Jiménez, Jennifer. «Del crimen de Alcásser a La Manada: la construcción del miedo a la violencia sexual a través de los medios». 2018ko irailaren 23a. eldiario.es. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Ibarzabal, Nahia. «Berdintasunean bizi gara gaur egun baieztapena, zoritxarrez, ez da errealitatearen isla». 2018ko abuztuaren 21a. Argia, 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ 6,0 6,1 Ugarte, Beatriz. «Hezkidetza». 2013. Pikara Magazine, zeinu hizkuntza glosategia. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Itziar Zunzunegi: «Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da». 2013ko uztailak 17. UEU365. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Urduñako Berdintasun Saila. «Hezkidetzarako gida». Bizkaiko Foru Aldundia. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Iturrioz, Nagore. «Hezkidetzatik, pedagogia feministarantz». 2019ko martxoaren 13a. Pikara Magazine. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana. 2013 Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. 2019ko abuztuaren 9an ikusia.
- ↑ Iturrioz, Josebe. Ikasbil. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
- ↑ Fresnedo, Ibai eta Gabilondo, Joseba. «Betaurreko moreak Gida». 2018. Gipuzkoako Foru Aldundia. 2019ko ekainaren 9an ikusia.
Kanpo loturak
aldatu- Hezkidetzailea ala hezkidea? (IRALE)
- Hezkidetzan Esku Hartzen (UPV-EHU)