Hizkuntza gutxitu
hizkuntza-ukipenean bizi den lurralde batean, gutxiengo batek erabiltzen duen hizkuntza
Hizkuntza gutxitua soziolinguistikari loturiko kontzeptua da. Historian zehar edo gaur egun, bazterketa, jazarpena edo debekua pairatzen duen hizkuntza oro jo daiteke gutxitutako hizkuntzatzat.
Esanak
aldatu- "Arnasgune batean bizi baldin bazara, nahiko eroso egon zaitezke, baina, hortik at hizkuntza ez dagoenez normalizatuta, sarritan topatuko dituzu egoera deserosoak edo hiztun moduan duzun jokaera zalantzan jartzen duten egoerak".
- Iturria: Gemma Sangines, Berria, 2023[1]
- "Hizkuntza bat bi eratan har daiteke: objektu moduan, edo ekintza moduan. Hizkuntza gutxituen kasuan, ekintza moduan hartzen dugunean, aktibismoa da".
- Iturria: Gemma Sangines, Berria, 2023 [1]
- "“Hizkuntza gehienetan azken 25 urteetan estatus legala, konstituzioetan nolabaiteko babesa, diskurtso politikoan hizkuntzaren gaia nabarmenago aipatzea edota kultur arteko hezkuntza elebiduna martxan jartzea lortu da. Eta halere, urte horietan izan dute galbiderik handiena”.
- Iturria: Jon Sarasua. Euskaltzaindia. 2019 [2]
- "Hizkuntza gutxituen kasuan, aktibista izatea hizkuntza horretan bizirautea da, hau da, gure kasuan euskaraz bizirautea, eta eredu hori besteentzat positiboa eta erakargarria egitea".
- Iturria: Gemma Sangines, Berria, 2023 [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Begiristain, Edurne. «Hizkuntza gutxituetan, aktibismoa bizirautea da» 2023ko uztailaren 20a. Berria. 2023ko uztailaren 20an ikusia.
- ↑ Hizkuntza gutxituak, etorkizunari begira. 2019ko urtarrilaren 20a. Euskaltzaindia. 2023ko uztailaren 20an ikusia.