Infernua
Infernua, Islama eta Kristautasunaren arabera, kondenatuek heriotzaren ondoren betiko zigorra hartzen duten oinaze-lekua da.
Esanak
aldatu- "Bat ez zen inoiz maitemindu, eta hori izan zen bere infernua. Beste bat bai, eta hori izan zen bere zigorra". - Robert Burton
- "Bere pasioen infernutik pasa ez den gizakiak, ez ditu berauek inoiz gainditu". - Carl Gustav Jung
- "Ez dago su beharrik, infernua besteak dira". - Jean Paul Sartre
- "Gu, eta zeru edo infernuaren bitartean, ez dago bizitza besterik, gauza guztietatik hauskorrena dena". - Blaise Pascal
- "Hobe da infernuan agindu, zeruan zerbitzatzea baino". - John Milton
- "Infernu osoa hitz honetan dago: bakardadea". - Victor Hugo
- "Infernua eta paradisua gehiegizkoak iruditzen zaizkit. Gizakien ekintzak ez dute hainbeste merezi". - Jorge Luis Borges
- "Infernua, itxaropen gabe itxarotea da". - André Giroux
- "Milloika eta milloika pertsonendako, benetako infernua mundua da". - Arthur Schopenhauer
- "Zerua existitu dadila, nahiz eta gure lekua infernua izan". - Jorge Luis Borges
- "Zerua, infernua eta mundu osoa, gugan dago". - Henry F. Amiel