Inmaculada Mujika
Soziologo, psikologo, LGTB aktibista eta ikerlaria da.
Inmaculada Mujika Flores LGTIB mugimenduen aldeko aktibista feminista da.
Esanak
aldatu- "Alde batetik, gizartearen balio sexistak: moztu egiten du emakumeen sexualitatea eta beren bizimoduak genero betebeharrak betetzeko estutzen ditu. Bestetik, heterosexualitatea bete beharreko sexualitate bihurtzen da guztientzat eta lesbianak ezkutatuta, gutxietsita eta estigmatizatuak geratzen dira".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- "Emakumeen berdintasunaren aldeko politiketan ere gehiago hitz egin beharko litzateke lesbianismoari buruz. Homosexualen %15ek jakinarazten dute lanean homosexualak direla; aldiz, lesbianen %7k soilik".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- "Emakume gazteek jasaten dute eraso gehien. Harritzekoa da kalean eskutik helduta joaten ausartzen diren emakumeek zenbat hitzezko eraso jasaten dituzten etengabe, bai gazte jendearen aldetik, bai helduen aldetik".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2015. [2]
- "Ez dugu hitz egin behar gazte transexualei buruz, baizik eta sexu eta genero aniztasuna duten gazteei buruz. Izan ere, genero aniztasuna duten gazte guztiak ez dute zertan transexualak izan behar".
- Iturria: Lea Artibai eta Mutrikuko HITZA, 2015.[3]
- "Gaur egungo lesbiana gazteek ere, sexualki aktiboak izaten hasten diren lehen urteetan, ez dute sentipen positiborik sentitzen dutenarekiko. Eta berriro hasten da: harridura, besteei kontatu ezina, arraro sentsazioa... Gauzek aldatu behar dute zentzu horretan, familietatik hasi eta erakundeetara".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- "Hezkuntza sistema urrun dago gay eta lesbiana nerabeen eta gazteen izaeraren garapen positiboa bermatzetik. Eta eraso moral eta fisikoetatik babestetik".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- [Lesbianen ikusgaitasunaren inguruko ikerketan] "Emakume guztiek nabarmendu dute hezkuntza formalak ezartzen dien isiltasuna eredu tradizional heterosexualarekin bat ez datozen sexualitateei".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- "Lesbofobiak normal izateko eta talde estigmatizatutik eta bere ondorioetatik ihes egiteko nahia eragiten du, gizartearen aurrean legitimatzeko".
- Iturria: Berria, 2008. [1]
- "Sare sozialek zeresan ikaragarria izan dute lesbianek elkar ezagutzeko, harremanak saratzeko, eta mass medietan emakume askoren izaera sexualari buruz agertzen ez diren alderdien berri izateko".
- Iturria: Emakunde aldizkaria, 2015. [2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 Gioketxea, Jakes. «Lesbianak, ia ikusezinak». 2008ko urtarrilaren 15a. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
- ↑ 2,0 2,1 Almagia, Karolina. «Gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan, oso garrantzitsua da emakume lesbianek beren izaera sexuala ikusaraztea» 2015. Emakunde aldizkaria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Alkorta, Asier. «Genero aniztasuna daukaten gazte duztiek ez dira transexualak». 2015eko ekainaren 16a. Lea Artibai eta Mutrikuko HITZA. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.