Irantzu Varela
Euskal kazetari eta aktibista feminista
Irantzu Varela Urrestizala hedabideetan presentzia mediatiko nabarmena duen euskal kazetari eta aktibista feminista da.
Esanak
aldatu- "1970-1980ko urteetan, tratu txarrak arazo sozial gisa uler zitezen borrokatu ziren andreak, eta sentsazioa dut indarkeria digitalaren arloan hor gaudela; oraindik jendea konbentzitu behar dugu hau bortizkeria dela, eta, emakumeen aurkako indarkeria guztiek bezala, helburu duela irakastea zer egin dezakegun eta zer ez, mendeko eta esaneko izan gaitezen."
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Egiaz sinetsi behar dugu gutako bat ukitzen badute denok ukitzen gaituztela; ez niri erasotzen didaten bakoitzean denak etor daitezen erantzutera, baizik eta ni ukitzen nautenean denon aurka ari direlako".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Emakume askok lehen uste zuten feminismoak ez zuela eurekin zerikusirik. Azken urteotan zabaldu diren gertakari ugari (sexu jazarpenak, esaterako) direla eta, eurei ere badagokiela uste dute orain askok".
- Iturria: EITB, 2018.[2]
- "Emakumeak libre izango gara gure aurkako indarkeria mailarik txikiena ere gizartearentzat eta egiturentzat onartezina den egunean".
- Iturria: Berria, 2018. [3]
- "Emakumeen kontrako indarkeria ez da inoiz lehentasuna izan, eta are gutxiago sare sozialetan."
- Iturria: Público, 2019.[4]
- "Ez dago ez protokolorik ez eta borondate politikorik emakumeak sare sozialetako indarkerietatik babesteko."
- Iturria: Público, 2019.[4]
- "Ez dut uste indarkeria handitu denik, ezta txikitu ere; andreek indarkeriarekin dugun onarpena gutxitu da".
- Iturria: Berria, 2018. [3]
- "eztabaidatzen, eraikitzen, eraisten eta batak besteengandik barriro ikasten jarraitu behar dugu."
- Iturria: Pikara Magazine, 2019.[5]
- "Feminismoa zapalkuntza mota guztien aurkako borroka bihurtu da."
- Iturria: Pikara Magazine, 2019.[5]
- "Gaur egun emakumeok hainbat eremutan parekidetasuna lortu dugu, eta aurretik izan ez dugun askatasuna eskuratzen ari gara, baina edertasuna esklabotza eremu bihurtu da emakumeontzako""
- Iturria: Uztarria, 2013.[6]
- "Guztiz mingostu gabe bizirauteko, patriarkatuaren konplize bihurtu behar duzu; beraz, kontua da norbera ohar dadila zer-nolako konplizitateak eraiki dituen, patriarkatuan bizirauteko. Deskubritzen badituzu, jada ez dute balio, eta zu zeu askoz pertsona askeagoa eta zoriontsuagoa zara".
- Iturria: Argia, 2016.[7]
- "Irainekin hasi ziren, gero hedabideetako lintxatzea etorri zen, ondoren pintaketak, eta azkenik nire datuak publikatu dituzte. Beraz, goraka doa, eta segurtasun neurriak hartu behar ditut".
- Iturria: Berria, 2019.[1]
- "Patriarkatuak azalarazteko modu ezberdinak dauzka. Oso erraz ikusten ditugu gureak ez diren beste kultura batzuetan gertatzen diren gehiegikeriak eta askotan ez gara konturatzen gure inguruan gertatzen diren beste batzuekin".
- Iturria: etakitto.eus.[8]
- "Sare sozialek kaleko errealitatea islatzen dute. Sareak matxistak, transfoboak edo arrazistak dira gizartea bera halakoa delako".
- Iturria: EITB, 2018[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Asensio Lozano, Maite. «Sistemak gehiago gorroto gaitu gu, pintaketen egileak baino»2019ko urriak 31. Berria. Azaroaren 1ean ikusia.
- ↑ Martin, Uxue. 2017-2018: Feminismoaren inflexio puntua»2018ko martxoaren 8a EITB. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ 3,0 3,1 Asensio Lozano, Maite. «Sorgin ehiza berriari mozorroa kentzen». 2018ko azaroaren 25a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ 4,0 4,1 Kohan, Marisa. «La violencia contra las mujeres nunca ha sido una prioridad, y en redes sociales mucho menos». Público.
- ↑ 5,0 5,1 Varela, Irantzu. «El feminismo, una lucha contra todas las formas de opresión, me ha dado muchas herramientas, palabras, espacias y armas, pero sobre todo me ha dado compañeras». Pikara magazine.
- ↑ Varela, Irantzu. «Edertasuna ez da gaitasun bat, ezaugarri bat bakarrik da»2013ko azaroaren 21a. Uztarria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Sarriugarte Mochales, Danele. «Emakumeok geure desirei erreparatzen hasten garen egunean, akabo patriarkatua ».2016ko uztailaren 17a Argia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ «Berdintasunaren espejismoak asko apaldu gaitu».etakitto.eus. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
- ↑ Garaikoetxea, Eider. "Indarkeria matxista sare sozialetan: ukabilkada digitalak," 2018ko azaroaren 22a. EITB. 2021eko maiatzaren 15ean ikusia.