Izaro Andrés

euskal abeslaria

Izaro Andres Zelaieta edo Izaro (Mallabia, Bizkaia, 1993ko abenduaren 31) euskal kantaria da.

Izaro Andres

Esanak

aldatu
  • "Argi esan behar dugu kultura ez dela aisia soilik. Gizarte moduan ez dugu hori ulertzen. Eta, ondorioz, ni ezin naiz musikaz bakarrik bizi."
    • Iturria: Berria, 2018. [1]
  • "Beti ibili behar dut gauzak bi aldiz frogatzen: emakumea naizelako, gaztea naizelako, euskaraz ez ezik beste hizkuntzetan ere abesten dudalako, musika ofizio izan nahi dudalako..."
    • Iturria: Berria, 2018. [1]
  • "Egia da matxismoa, arrazakeria eta abar, gai dekoguzenean inguruan, askotan tokatzen dala maite dogun jendea seinalatzea horiekin amaitzeko."
    • Iturria: Gaztea Sariak, 2020/11/26.[2]
  • "Gizartea gizonak eroso bizitzeko eginda dago, eta musikaren industrian ez dago sorpresarik. Kezkatzen nauena da ze jende gutxi konturatzen den oraindik".
    • Nik behintzat ez dut ibili nahi gizonei dezentzia klaseak ematen, eta ez dut pedagogiarik egin nahi haiekin. Denon kontu bat da, gu ari gara lanean, eta haiek ere egin behar dute berea; kapaz, izan, badira, gu garen bezala
  • "Gizonen proiektuak errazago, apenas oztoporik gabe heltzen dira oholtzetara; eta neskenak ez."
    • Iturria; Berria, 2024[3]
  • "Hitz jokoetan jartzen dut arreta, eta ez hizkuntzen hierarkizazioan. Asko dira hori egiten duten artistak, baina ez dakit nire kasuan zergatik den deigarriagoa. Hiru hizkuntzatan abesten dudalako, ez naiz euskaltzalea?"
    • Iturria: Berria, 2018. [1]
  • "Iruditzen zait oso neurtua dugula bizitza: lehenik ikasi, ondoren unibertsitatera, gero lanera... eta ez dugula astirik deskubritzeko nor garen."
    • Iturria: Berria, 2018. [1]
  • "Nik behintzat ez dut ibili nahi gizonei dezentzia klaseak ematen, eta ez dut pedagogiarik egin nahi haiekin. Denon kontu bat da, gu ari gara lanean, eta haiek ere egin behar dute berea; kapaz, izan, badira, gu garen bezala".
    • Iturria; Berria, 2024[3]
  • "Zuen usteen kontra, eta zuen legeen kontra, gora borroka feminista!"
    • Iturria: Gaztea Sariak, 2020/11/26.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 Galardi F. Agirre, Maider «Musikaren minak eta maiteminak». 2018ko abuztuaren 5a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Izaro: ''Zuen usteen eta legeen kontra, gora borroka feminista!'', 2020ko abenduaren 26a.'Gaztea Sariak, EITB. 2021eko otsailaren 24an kontsultatua.
  3. 3,0 3,1 Rey Gorraiz, Uxue. Gizonek ezarritako tempoan eta tonuan.2024ko azaroaren 10a. Berria. 202ko azaroaren 12an ikusia.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Izaro Andrés