Jacqueline Idiart
euskal militante feminista
Jacqueline Idiart (Amenduz, 1941) euskal militante feminista da. Ipar Euskal Herriko hainbat talde feministen sortzaile eta sustatzailea izan da.
Esanak
aldatu- "Berriki foto bat atzeman dut zeinetan galtza motzak jantziak nituen. Oroitzen naiz probokazio hutsa zela; amak ez zuen nahi, garaian neskek gona luzeak jantzi behar genituen, ez zen deus agerrarazi utzi behar."
- Iturria: Berria (2024)[1]
- "Eskolako errientsak ene burasoei erran zien eskola segitu behar nuela. Familiaren arabera hori ez zen ohikoa. Eta bai, uste dut Amenduzeko lehen neska izan nintzela seigarrenera pasatzea. Xantza istorioa da ene ustez, familiako seigarrena nintzen, buraso laborariak nituen, ez zuten baliabiderik haien haurrak eskolaratzeko. Ene ahizpa handiago bati ere errana izan zitzaion eskola segitu behar zuela, baina ene burasoen egoeragatik ez zen posible izan".
- Iturria: Berria (2024)[1]
- "[Euskal Herrira itzultzean] Hainbat gauza kanbiatu ziren. Lehenik hizkuntza erabileraren aldetik desberdina iruditu zitzaidan, jendeak gehiago euskara erabiltzen zuen. Joan aurretik jendearekin, gehienbat, frantsesez hartzen nuen, euskara zekitenekin ere bai. Euskara pixka bat gehiago normalizatua zen. Errefuxiatu politikoak izaten hasi ziren ere, errefuxiatuen emazteak, eta errefuxiatu emazteak ere. Ikastolen borroka ere garai horretan hasi zen. Euskal munduan aldaketa anitz izan zen.".
- Iturria: Berria (2024)[1]
- "Hemen jasaten diren bortizkeriak. munduan zehar emazte batzuek jasaten dituzten asmaezinekin konparatzen badira. iduritzen zaigu tipiagoak direla munduan zehar emazte batzuek jasaten dituzten asmaezinekin konparatzen badira. Indarkeria hori etxeetan bizitzen diren emazte eta amen artean ikusten dugu, senar edo bizilagunarekilako hartu-emanetan. Lan munduan ere ohartzen gara bortxaketa sexualak jasaten dituzten emazteak gero eta gehiago mintzatzen direla. baina arazoa da ez dela legerik hori zuzentzeko. Lehen ere gertatuko ziren horrelako kasuak, baina ziurrenik orain gehiago aipatzen da".
- Iturria: Egunkaria (2000)[2]
- "Iruditzen zait ez dudala sekulan aitzinetik pentsatu ene bizia. Hola gertatu da. Nik bizi osoan eslalomean ibili naiz. Ateratzen nintzen tokitik ez nuen ibilbide hori ukan behar, hori seguru. Eta nik erraten dut: Xantza! Suerte ona! Gertakariek naute horretara eraman. Hala ere gauza batzuk aldatuko nituzke ene militantzian; beharbada talde gisa gehiago atera behar genuen. Gehiago egiten ahal genuen. Baina kontent naiz egin dugun bideaz, bereziki orduan ahalmen guti genuela ikusiz! Geroari begira baikorra naiz!"
- Iturria: Berria (2024)[1]
- "Gizonekin partekatzen genituen espazioetatik kanpoko antolaketa bat behar genuen gure gorputzaren burujabetasuna borrokatzeko"·
- Iturria: Euskal Irratiak (2024)[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Muruaga Hiriart, Julene. Jacqueline Idiart:«Ikusten dut emazteen egoera aldatzen ari dela: bai bizimoldean eta bai eskubideetan». 2024ko apirilaren 7a. Berria. 2024ko apirilaren 7an ikusia.
- ↑ Jacqueline Idiart: «Erabakiguneetarat heltzearekin aldaketa eragitea espero dugu». 2000ko martxoaren 8an. Egunkaria. 2024ko apirilaren 7an ikusia.
- ↑ Jaqueline Idiart: «70 hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo». 2024ko martxoaren 8an. Euskal Irratiak. 2024ko apirilaren 7an ikusia.
Kanpo estekak
aldatu- [Audioa, 2024] Jaqueline Idiart: «70 hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo»
- [Audioa, 2011] Euskal emazteak...