Hendrik Johannes Cruijff edo Johan Cruyff (Amsterdam, Herbehereak, 1947ko apirilaren 25a - Bartzelona, Katalunia, 2016ko martxoaren 24a) futbolari eta futbol entrenatzailea izan zen. Historiako futbolari onenetakotzat jotzen da.

Johan Cruyff 1973an

Esanak

aldatu
  • "Aukeran nahiago dut 5 eta 4 irabazi, 1 eta 0 baino".
  • "Aurkako taldeak oso ondo desmarkatzen den jokalari burutsu bat badu, soluziorik errazena aukeratzen dugu: bera inork ez markatzea. Inork markatzen ez badu, ez da desmarkatuko".
  • "Aurkariak bi aurrelari on baditu, bat bikaina eta bestea ona, gure markatzaile onena bikainarekin eta nire defentsa ona aurrelari onarekin jartzea litzateke normalena. Ba ez. Guk ez dugu horrela egiten. Gure onenak haien bigarren onena markatzen du. Arazo bat gutxiago".
  • "Baloia zuk baldin badaukazu, aurkariak ez dauka".
  • "Desabantaila orok du bere abantaila".
  • "Diruak zelaian egon behar du, ez bankuan".
    • Bartzelona taldeko presidenteari fitxaketetan diru gehiago gastatzeko eskatzen zionean
  • "Entrenatzaile guztiek mugimendua eta korrika asko egitea aipatzen dute. Nik hainbeste korrika egitea ez dela beharrezkoa diot. Futbola burmuinarekin jokatzen den jokoa da. Toki egokian, une egokian egon behar duzu, ez goizegi eta ez beranduegi".
  • "Espazio txikietan mugimendu erabakigarriak egin ditzaketen jokalariak nahi ditut, eta ekintza erabakigarri horretarako energia gordetzeko, ahalik eta lan gutxien egin dezaten nahi dut".
  • "Ez naiz fededuna. Espainian 22 jokalariek aitaren egiten dute zelaira irten aurretik. Funtzionatuko balu, beti berdinketan amaituko litzateke".
  • "Futbolari moduan asko diberti zaitezkeela erakutsi genion munduari, irri egin eta ederki pasa dezakezula. Futbol polita dibertigarria dela eta gainera berarekin garaipenak lortzen direla garbi utzi zuen garai bat ordezkatzen dut".
  • "Futbolean beti jokatu behar da era erakargarrian, erasokor jokatu behar duzu, ikuskizun bat izan behar du".
  • "Futbolean jokatzea oso erraza da, baina futbol erraz bat jokatzea dagoen gauzarik zailena da".
  • "Guk baloia baldin badaukagu, haiek ezin dute golik sartu".
  • "Guk ordenatuta jokatzen badugu eta baloia azkar mugitzen badugu aurkaria desordenatuko dugu, eta talde desordenatu batek ezin du inoiz irabazi".
  • "Irabazi ezin baduzu, ziurtatu ez galtzea".
  • "Irten eta gozatu".
    • Txapeldunen Ligako finala jokatu aurretik bere taldeari zuzendutako azken hitzak, Wembleyn (Ingalaterra), 1992ko maiatzaren 20an.
  • "Italiarrek ezin dute irabazi, baina haien kontra gal dezakezu".
  • "Jokalari ohia naiz, entrenatzaile ohia, manager ohia, ohorezko presidente ohia... Gauza on guztiak bukatu egiten direla frogatzen duen zerrenda".
- Eta goitik tiratu eta gola sartzen badidate?
- Orduan, eman buelta eta egin txalo".
  • "Joko erraza da joko ederrena. Zenbatetan ikusten duzu 40 metroko pase bat, 20 nahikoa zirenean? Errazena dirudien soluzioa, zailena da izatez".
  • "Nire aurrelariek hamabost metro bakarrik egin behar dituzte korrika, inozoak ez badira edo lotan ez badaude..."
  • "Nire ustez, jendeak zelaiko posizio guztietan jokatzeko gai izan behar luke. Horregatik da hain garrantzitsua elkarrizketa taktikoetan denek entzutea. Hegaleko ezker erasokorrak ezin du lo hartu entrenatzailea eskuin hegaleko defentsari buruz ari denean".
  • "Ondo jokatzeko jokalari onak behar dituzu, baina jokalari on batek ia beti ez eraginkortasunaren arazoa du. Beti egin nahi izaten ditu gauzak beharrezkoa dena baino politago".
  • "Partida bat jokatzen duzunean, estatistikoki frogatua dago jokalariek batez beste hiruzpalau minutuz edukitzen dutela baloia. Baloirik gabeko beste 87 minutuetan egiten duzuna da garrantzitsua. Futbola buruarekin jokatzen da, nora egin korrika, noiz egin korrika, noiz babestu, noiz presionatu, noiz mugitu, nola mugitu, burutik datozen horrelako erabakiek zehazten dute jokalari ona zaren ala ez".
  • "Partida erraz batean, zailena zure aurkari ahulari futbol txarra jokaraztea da".
  • "Une bakarrean hel zaitezke garaiz. Orduan ez bazaude han, goizegi edo beranduegi heldu zara".
  • "Zer da abiadura? Kirol prentsak askotan abiadura aurrea hartzearekin nahasten du. Begira, gainerakoak baino apur bat lehenago korrika hasten banaiz, azkarragoa ematen dut".


Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Johan Cruyff