José Mujica
uruguaiko politikaria
José Mujica (Montevideo, Uruguai, 1935) Uruguaiko politikaria da. Hango presidente izan zen 2010-2015 bitartean.
José Mujicaren esanak
aldatu- "Alperrikako kontsumoaren mendia sortu eta bota eta erosten eta botatzen bizi gara. Eta xahutzen duguna bizi-denbora da, nik zerbait erostean, edo zuk, ez duzu sosarekin erosten, sos hori eskuratzeko xahutu behar izan zenuen denborarekin erosten duzu. Baina berezitasun batekin: bizia da erosi ezin daitekeen gauza bakarra. Bizitza xahutu egiten da. Eta negargarria da bizitza xahutzea askatasuna galtzeko.".
- Iturria: .
- "Armen miraren bidez begiratzen ohitu denak, dena mira barruan ikusten du, eta perspektika politikoa galdu egiten du".
- "Bake negoziatuaren irteera aurkitzen lagundu ahal den munduko edozein txokotan egongo gara"
- "Euskal Herriak nortasun propioa du. Argi dago. Hori ez onartzea errealitatea ez ezagutzea da".
- "Ez dago gizon ordezkaezinik; kausa ordezkaezinetan sinesten dut".
- "Gizakien garaipenak konpromisoa, parte hartzea eta borroka behar du, baina uste dut bizi armatuak, irtenbideak baino gehiago, pozoia eta sakrifizioa eragiten duela gaur egun".
- "Guk uste dugu narkotrafikoa, ez droga, narkotrafikoa Latinoamerikan azken aldian jasaten ari garen zigorrik handiena dela".
- Russia Today, 2013-01-29 http://actualidad.rt.com/actualidad/view/84981-Mujica-Uruguay-entrevista-exclusiva-RT-texto
- "Hainbeste baliabide dituen kontinente batean egoteak [Amerika] eta oraindik hainbeste jende behartsu egoteak behartzen gaitu berdintasun politikak izatera".
- "Hugo Chávezek Latinoamerikaren historiako beste gobernu bakar batek ez bezala praktikatu du solidaritatea, nik gogora dezakedanera arte behintzat".
- Russia Today, 2013-01-29 http://actualidad.rt.com/actualidad/view/84981-Mujica-Uruguay-entrevista-exclusiva-RT-texto
- "Ikusten dut Espainiak baduela irtenbidea, baita bere batasunari dagokionean ere, baina autonomia, askatasuna eta erabakitzeko eskubidea uztartzeko gai bada".
- "[Munduko 100 familia aberatsenak] pobreenak dira. Nire definizioa Senekarena da: "pobrea asko behar duena da". Izan ere, asko behar duenak, hori infinitua da, horiek dira pobreenak".
- Russia Today, 2013-01-29 http://actualidad.rt.com/actualidad/view/84981-Mujica-Uruguay-entrevista-exclusiva-RT-texto