June Fernández
kazetaria eta feminista
June Fernández kazetaria da. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren abiarazle eta zuzendaria da. "10 ingobernables" liburua argitaratu du.
Esanak
aldatu- "Aginte sexistak zalantzan jartzeak ez du gure garunetik kanporatu ditugula bermatzen."
- Iturria: Argia, 2017.[1]
- "Begirada partziala duzu androzentrismoa identifikatzen ez baduzu. Genero ikuspegia errealitatea ulertzeko eta azaltzeko ezinbesteko tresna bat da, klase ikuspegia edo arraza ikuspegia bezala."
- Iturria: ALEA, 2018.[2]
- "(Emakume batek sexu-erasoa salatzen duenean) ustezko erasotzaileaz aritzen dira medioak, eta hala jokatu behar da epaiketa irmorik ez dagoen arte, baina, ezin da dudan jarri erasoa bera, alegia, ustezko erasorik ez da, ez den bezala ustezko lapurretarik; edo bada, edo ez da."
- Iturria: Euskalerria Irratia, 2016.[3]
- "Feminismoari esker, kazetari bezala begirada zabaltzen dugu."
- Iturria: ALEA, 2018.[2]
- "Ikuspegi feminista batetik, ekonomia ez da bakarrik merkatuez eta bankariez hitz egitea, etxekoandreez ere aritzea baizik. Indarkeria matxista politika ere izan daiteke, ez soilik gizartea. Joera horiek auzitan jarri behar dira, ikuspegi androzentrikoa gailentzen baita."
- Iturria: Berria, 2014.[4]
- " Gizarte patriarkala bortxaketaren mamuaz baliatzen da emakumeok kontrolpean mantentzeko, dependentzia eta beldurra etengabe sustatuz."
- Iturria: Argia, 2019.[5]
- "Indarkeria edo jazarpen matxistan, gakoa da gizonak badakiela botere-harreman bat ezartzen duela eta emakumea ez dela eroso sentitzen. Gizon matxistarentzat gozamena da sentitzea egoera deserosoan jartzen duela emakumea."
- Iturria: Argia, 2018.[6]
- "Metroz joan eta luma daukan bollera bat ikusi eta nolabaiteko konplizitatea sentitu dezaket, komunitate berekoak garela sentitu. Interesgarria izan da hori niretzat, ikusgaitasuna. Ahalduntzea bai, baina Euskaraldiak ahalduntzeaz gain ikusgaitasuna bultzatzen du. Ikusgaitasun lesbikoaren eta euskaldunaren ikusgaitasunaren arteko paralelismoa bitxia iruditu zait."
- Iturria: Argia, 2018.[7]
- " Patriarkatuaren kontra borrokatzen dugunon isilarazte saiakerak ez dira birtualak. Gure ardura ez da birtuala."
- Iturria: Argia, 2018.[8]
- "Pentsaera monogamoa hain dago errotuta gure baitan, ezen eta bikote eremutik at garatzen diren harreman afektibo estuek harridura sortzen duten sarri askotan. Maitasun mota nagusia amodio erromantikoa dela sinetsarazi digute, gure beharrak asetzen dituena."
- Iturria: Argia, 2017.[9]
- "Sare sozialei esker, feministok hedabideen paperaren inguruko zaintza bat egin dezakegu; argi eta garbi ikusi da indarkeria matxistaren kasuan edo azken Olinpiadetan twitterren bidez agerian utzi da emakumeen nolako irudia zabaltzen duten medioek."
- Iturria: ALEA, 2018.[2]
- "Transfeministek aspaldi defendatu dute (dugu) ez dela kasualitatea instituzioek defendatzen duten indarkeria matxistaren definizio hertsia, ezkondutako emakume txuri heterosexuala erreferentzia bezala hartu izana."
- Iturria: Argia, 2016. [10]
- "Ziberfeminismoa korronte bat baino, baliabide bezala ulertzen dut, gizartea despatrialkalizatzeko eguneroko beste esparruetan (kalean, familian, gaztetxean, lan edo ikasketa zentroan) egiten dugunaren osagarri."
- Iturria: Argia, 2015.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fernández, June. «Zimurrak». 2017ko ekainak 25. Argia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 Ugarte Lopez de Arkaute, Estitxu.«Kazetaritza kultura berri bat proposatu du feminismoak». 2018ko urriak 26. ALEA. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ «Genero indarkeria: zuzen informatzea garrantzitsua denean». 2016ko maiatzak 24. Euskalerria Irratia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Lan asko dago egiteko». 2014ko urriak 25. Berria. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Fernández, June. «Segurtasun eza».2019ko martxoak 17. Argia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Brea, Unai. «Agerian geratu da justizia patriarkalak zer irudi tamalgarria duen sexualitateaz». 2018ko maiatzak 11. Argia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Irureta Azkune, Onintza. «Nire erosotasuna auzian jarri nahi dut». 2018ko azaroak 28. Argia. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Fernández, June. «Indarkeria birtualak». 2018ko ekainaren 24a Argia. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Fernández, June. «Mandarinak.». 2017ko otsailak 12 Argia. 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Fernández, June. «Indarkeria transistemikoa.». 2016ko abenduak 11. Argia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
- ↑ Fernández, June. «Feminismo hedonikoa». 2015eko otsailak 15 Argia, 2019ko ekainaren 3an ikusia.
Kanpo loturak
aldatu- June Fernández Casete - kamiKaZeaK [Bideoa, 2023]