Kalkutako Teresa
Agnes Gonxha Bojaxhiu Kalkutako Teresa (1910eko abuztuaren 26a - 1997ko irailaren 5a) Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen moja katolikoa izan zen. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Esanak
aldatu- "Ama batek bere umea bere gorputzean erail badezake, zer arrazoi dago elkar akabatu ez dezagun?" (abortoari buruz).
- "Benetan maitatu nahi badugu, barkatzen ikasi behar dugu".
- "Denbora asko ematen dugu bizitza irabazten, baina ez behar adina bizitza bizitzen".
- "Erlijio guztiak maite ditut, baina nirearekin maiteminduta nago".
- "Ez eman azalekoa soilik, eman zuen bihotza".
- "Ezin diot lana egiteari utzi; atseden hartzeko eternitate osoa izango dut".
- "Ezin dugu gauza handirik egin, gauza txikiak maitasun handiz baino ez".
- "HIESa sexu jarduera okerrarentzako zigor zuzena da".
- "Isiltasunaren fruitua otoitza da. Otoitzaren fruitua fedea da. Fedearen fruitua maitasuna da. Maitasunaren fruitua zerbitzua da. Zerbitzuaren fruitua bakea da".
- "Jainkoak ez ninduen arrakasta izateko aukeratu, leiala izateko baizik".
- "Jendea epaitzen baduzu, ez duzu maitatzeko astirik".
- "Jesus da nire Jainkoa, Jesus da nire senarra, Jesus da nire bizia, Jesus da nire maitasun bakarra, Jesus da nire izate guztia, Jesus da nire dena".
- "Lanpara bat beti piztuta egon dadin, ez diogu bertan olioa jartzeari utzi behar".
- "Maitasuna, benetakoa izateko, kosta egin behar zaigu".
- "Maitatu mina sentitu arte. Min ematen badizu, seinale ona da".
- "Mesedez, ez ezazue umea hil; gu arduratuko gara berataz... Mesedez, eman iezazkidazue zuen umeak. Atsegin handiz onartzen ditut abortoaren erruz hilko liratekeen haur guztiak".
- "Nahiago dut maitasun tantatxoa izan, saminezko itsasoan".
- "Nire odola eta nire jatorria albaniarrak dira, baina Indiako hiritarra naiz. Moja katolikoa naiz. Lanbidez, mundu osokoa naiz. Bihotzez, Jesusen bihotzarena naiz oso-osorik".
- "Ohiko gauzak ezohiko maitasunarekin egin behar ditugu".
- "Zerbitzatzeko bizi ez denak ez du bizitzeko balio".