Katixa Agirre
euskal idazlea
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz, Araba, 1981eko urriaren 27a) euskal idazlea da.
Esanak
aldatu- "Euskarak behar du itzulpena, gehiago irakurtzeko euskaraz eta ez jotzeko zuzenean gaztelaniazko itzulpenetara".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Gizarte osoa aldatu behar da amatasuna bestelakoa izateko; ezin da amatasuna soilik aldatu eta bestea dagoen bezala utzi".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Niretzat, ideologia gauza bat da, eta zure militantzian egon zaitezke oso ziur, baina literatura ez da horretarako; kontrakoa: geratu, begiratu, kontraesanak mahai gainean jarri eta aztertu bizitzaren konplexutasuna".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
- "Umerik ez duten emakumeei oraindik galdetzen zaie zergatik, eta beti dago susmo bat. Azkenean, horren atzean dago emakumeen gorputza esplotatzea, baliabide natural bat balitz bezala: oraindik entzuten da herrialdeek umeak behar dituztela, eta horretarako daudela emakumeak, eta orduan berpizten dira abortatzeko eskubidearen inguruko debateak".
- Iturria: Berria, 2020.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 Asensio Lozano, Maite."Amek idazten dutenaz". 2020ko abuztuaren 16a. Berria. 2020ko abuztuaren 16an ikusia.
Kanpo estekak
aldatu- Katixa Agirreren proposamenak (Bideoa, EITB)