Kattalin Miner
euskal idazlea
Kattalin Miner euskal kazetari, idazle eta ekintzaile feminista da.
Esanak
aldatu- "Nabarmentzen jarraituko dugu, lesbiana, trans edo maritxuak garela esaten, ez bakarrik harro gaudelako edo borroka egingo dugulako heteropatriarkatuaren kontra, baizik eta gaur egun, kontrakorik esan ezean, denak garelako heterosexualak de facto. Eta kontzesio asko egin daitezke bizitzan, baina hortik bai ez garela pasatuko."
- Iturria: Berria, 2016.[1]
- "Beraz, ulertuko didazue, Lujanbiorenagatik pozteaz gain, zer horrekin nagoela txoratzen. Lujanbiori eskertu egiten diodala, erraietatik, egindakoa, baina entzuleok, euskarazko komunitate honek, transgenero, yonki, puta, migrante, arrazializatu baten ahotsa onetsi du paktu kolektibo baten bidez; eta horrek oso harro sentiarazten nau. Izan ere, jakina da, nik maite, bazterrak maite ditudala ezeren gainetik. Milesker beraz, Lujanbiori, eta paktu hori berretsi dugun guztioi. Bejondeizuela."
- Iturria: Argia, 2017.[2]
- "Euskalgintza oso kolektibo zabala eta anitza da. Zenbat eta militanteagoa, kaleari lotuagoa, errazagoa izango da harremana edukitzea feminismoarekin edo beste eragile sozialekin."
- Iturria: Argia, 2018. [3]
- "Ez ote da finean, erreproduktiboa zena, benetan produktiboa? Hain zuzen, bizitza bera produzitu eta mantentzen duena? Eta erreproduktiboa, sistema heterokapitalista honek biziraun dezan erreprodukzio mekanikoenaren bidez egiten dena? Soldatapeko esklabotzan mantendu gaituena, nork dakigu noren mesedetan?"
- Iturria: Argia, 2015.[4]
- "Esfera publikoa ordea, ez da berez bulnerablea. Bulnerable sentitzen gara, de facto leku hori okupatzea tokatzen ez zaigunok hori hartzen dugunean. Eta noski, hartu behar ez genukeen bezala hartzen dugunean."
- Iturria: Argia, 2014. [5]
- "Kalea jarri behar da auzitan, ez soilik bazterreko auzoa."
- Iturria: ``Berria´´, 2021 [1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Miner, Kattalin. «Lesbiana nabarmenak». 2016ko ekainak 24. Berria. 2019ko ekainaren 24ean kontxultatua.
- ↑ Miner, Kattalin. «Bazterren aroa, behingoz». 2017ko abenduaren 24a. Argia. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.
- ↑ Irureta Azkune, Onintza. «Harritu nau konturatzeak zenbat behar zuen jendeak zilegitasuna».2018ko azaroak 30 . Argia. 2019ko ekainaren 24ean komtsultatua.
- ↑ Miner, Kattalin. Lan (erre)produktiboa». 2015eko maiatzaren 10a. Argia. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.
- ↑ Miner, Kattalin. «Bulnerabilitatea». 2014ko azaroaren 9a. Argia. 2019ko ekainaren 24ean kontsultatua.