Kike Amonarriz

soziolinguista, telebistako aurkezle, umorista

Henrike Amonarriz Gorria edo Kike Amonarriz (Tolosa, 1961eko irailaren 30a) soziolinguista, umorista, idazle eta telebista-aurkezle gipuzkoarra da.

Kike Amonarriz

ETB1eko hainbat saiotako aurkezle izan da, Mihiluze saioa esate baterako.

Esanak

aldatu
  • "Balio sinboliko handiegia du oraindik euskarak, eta balio funtzional txikiegia. Eta etorkizunean euskara ez dadin apaingarri hutsa izan eta ez dadin hirugarren mailako hizkuntza bihurtu, erabilera izango da aldagai klabea. Erabilera indartzea eta zabaltzeak izan beharko luke hurrengo hamarkadetako hizkuntza politikaren elementu giltzarria. Egiten dugun neurrian izango gara".
    • El Diario Vasco egunkaria, 2008ko abenduaren 21a.
  • "Bizkaieraren indar erotikoa handia da, baita Iparraldeko euskararena ere".
  • "Euskal kultura ez dago agenda politikoaren lehentasunen artean. Ezta euskara bera ere. Azken hamarkada hauetan euskara arrisku larrian egotetik biziraupena segurtatu samartua izatera pasa gara. Baina hori al da euskararentzat nahi duguna?"
  • "Euskara ikasten ari denak euskara modu atseginean, jolasgarrian, ikasten baldin badu, askoz ere lehenago barneratuko du hizkuntzaren zuzentasuna, motibatuago egongo delako eta hizkuntzarekiko atxikipen handiagoa izango duelako".
    • Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.
  • "Euskarak aurrera egingo badu, ezinbestekoa izango da adostasun berri batera heltzea. Horretarako, ameskeriak eta utzikeriak baztertu beharko dira, gizartea paralizatzea besterik lortzen ez duten konfrontazio dinamikekin amaitu eta elkarrekiko begirunean, elkartasunean eta bizikidetzan oinarritutako balioak sustatu.

Baina iruditzen zait, bide horretan, norberaren posizioetatik denok mugitu beharko badugu ere, gehiago mugitu beharko dutela, orain arte, euskararen errealitatera hurbildu ez eta elebakartasunean mantendu diren sektore sozio-politikoak. Alegia, ezin daitekeela behin eta berriz euskara maite dela esan, inolako urrats praktikorik eman gabe".

    • El Diario Vasco egunkaria, 2008ko abenduaren 21a.
  • "Euskararen eremu honetan, bide berriak esploratzea, oasi eta kanpaleku ezberdinak ezagutzea gustatu izan zait".
    • Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.
  • "Euskarazko kultur kontsumoa parametro erregionalistetan gertatzen da, ez parametro nazionaletan.
  • Mugak, euskarazko kultur kontsumoa ere banatu egiten du. Iparraldean ekoizturiko euskarazko kultur produkzioak (eta baita Nafarroakoak ere, neurri handi batean) nekez gainditzen dute muga.
  • Hegoaldeak, arreta berezia eskaini beharko lioke Iparraldeari. Hedabideek (EITBk bereziki) asko dezakete hizkuntza komunitatea trinkotze eta bertako galera etengabea galgatze aldera, Iparraldeko profesionalen eta biztanleen presentzia sustatuz eta normalizatuz".
  • "Euskarazko produktu asko astunak omen dira, baina askorentzat astuna, ez al da euskara bera?"
  • "Euskarazko produktu gehienak ikusezinak dira erdal medio gehienetan. Edo ez dira aipatu ere egiten edo, bitxikeria folkloriko edo gertaera marjinal gisa tratatzen dira askotan. ETB1 non eta nola aipatzen den jarraitzea oso esanguratsua da. Salbuespenak salbuespen, euskal mundutik urrunegi sumatzen ditugu erdaraz ari diren hedabide gehienak, ETB2 barne".
  • "Gure zazpi bekatu nagusiak aitortu eta baztertu behar ditugu. Alegia: biktimismoa, ezkortasun kronikoa, baikortasun alferra, akritizismoa,inmobilismo subentzionatua, dirigismoa eta inbidia".
  • "Internet euskarazko edukiz elikatzeko estrategiak indartu behar dira. Gainera, Internet oso bitarteko egokia izan daiteke, hedabide estandarren bidez euskaraz zabaldu ezin daitezkeen eduki espezializatu eta minoritarioak zabaltzeko".
  • "Joan den mendearen hasieran, gizonezkoak soldadutzara joaten zirenean, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak elkartzen zirenean, normalean erdaraz egiten zuten, elkar ulertzen ez zutelako. Gaur egun hori ez da gertatzen ikasleen pisuetan; euskaraz ari badira, elkar ulertzen dute. Jauzi hori eman dugu, eta hori ere baloratzeko modukoa da".
    • Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.
  • "Nik uste dut gazteak sekula baino gehiago ari direla idazten momentu honetan, eta gaur egun, edozein gaztek badakiela azterketa bat gainditu behar badu, nola idatzi behar duen. Erregistroak bereizten baldin badira, ez dago arazorik".
    • Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.
  • "Zailtasunak dituen edozein komunitatek biktimismorako joera duela uste dut, eta biktimismoa oso kaltegarria da aurrera egiteko".
    • Tolosaldeako Gida 03, 2008ko abendua.

Txorakikeriak 2

aldatu
  • "- Guk, amerikarrok, hau bezalako etxeak, milaka, eta gainera, handiagoak eta politagoak ditiagu Boris. - Bill Clintonek.
- Ez nauk harritzen Bill. Hori Moskuko eroetxea duk! - Boris Ieltsinek".
  • "Hiribusetan, bedi bada txarteltxoren bat gidariaren eserlekuaren gainean. Idatzitakoa ordea, dezente aldatzen da leku batetik bestera.
- Baionan zera jartzen dute: Debekatuta duzu gidariarekin mintzatzea.
- Bilbon: Hobe duzu gidariarekin berbarik ez egitea.
- Donostian: Ez du merezi gidariarekin hitz egiteak.
- Iruñean berriz: Galarazita dago gidariari erantzutea".
  • "Nahiago dut Gobernuan zergatik ez dauden galdetzen dieten politikari horietako bat izatea, Gobernuan zergatik dauden galdetzen dieten horietako bat izatea baino".
  • "-Nire lehen liburuak Hazienda engainatuz aberats bihurtzeko hamaika ideia izena du.
- Eta bigarrenak?
- Espetxeko bizitza arintzeko hamaika ideia".
  • "Zertan dute antza Twingo batek eta puzkar batek? Jabeari bakarrik gustatzen zaizkio".
  • "Zeruan sukaldaria euskalduna da, maitalea italiarra, mekanikoa alemaniarra, polizia britainiarra eta diru-zaintzailea kataluniarra.

Infernuan berriz, polizia alemaniarra da, sukaldaria britainiarra, maitalea euskalduna, mekanikoa kataluniarra eta diru-zaintzailea italiarra".

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Kike Amonarriz