Lazkao Txiki

Bertsolaria

Joxe Migel Iztueta Kortajarena edo Lazkao Txiki (Lazkao, 1926ko irailaren 15a - Donostia, 1993ko apirilaren 3a) bertsolaria izan zen.

Lazkao Txiki

Lazkao Txikiren esanak

aldatu
  • Beasaingo lantegi batera bidean, motorrean STOP seinale bati kasurik egin gabe aurrera jarraitu omen zuen. Aurrean Guardia zibilak egokitu omen zitzaizkion.
- Ez al duzu STOPa ikusi? (Guardia zibilek)
- STOPa bai, baina zuek ez (Lazkao Txikik).
  • "Eta igitaia eta mailuarekin al zabiltzate oraindik, gaur dauden aurrerapenekin?" (Komunista batzuei)
  • "Gizona ez al da neurtzen okotzetik kopetara?"
  • "Hainbat partidu, hainbeste zati,
egin zagun esamina:
bat behar eta danak banaka
horrek ematen du mina".
  • "- Hi Joxe Migel, zer egin behar diagu euskararen alde?
- Zer egingo diagu, ba? Hitz egin, motel, hitz egin!"
  • "Hori gu baino gehiago duk: horrek hanka bat zeukak motza eta guk, biak". (Mattin lagunari, hankamotz bat ikusitakoan)
  • "- Joxe Migel, non jaio zinen?
- Lazkaon.
- Eta hazi?
- Hazi, inon ez".
 
Lazkao Txikiren irudia eta "Hemendikan urte batzuetara, danok erdaraz arituko gara euskaraz ari garelakoan" aipua dituen murala Aginagan
  • "Martxa honetan aurki erdaraz hitz egingo dugu, euskaraz ari garelakoan". (Euskarak jasaten duen erdararen eraginari buruz)
  • "Nahiago diat bi botila huts baino, baso bat betea". (Bi bertsolari alturen artean kantatuz)
  • "Nahiago nuke oilasko hau piztuko balitz, bizirik zer tipo daukan ikusteko". (Jatetxe batean oilaskoa eskatu eta hiru hego, bi lepo, bi ipurdi eta hanka bat atera zizkiotenean)
  • "Neri begira jarrita, motel,
zertako hago honela,
ta pentsatzen dit aspalditxotik
ezagututzen hautela,
mutilzaharraren moko horrekin
ez dek ematen motela,
azal zimurtzen ari haiz, motel,
Lazkao Txiki bezela".
    • Joserra Gartziak gai gisa eman zion ispilu bati kantatuz, Mutiloako (Gipuzkoa) Lierni auzoko jatetxe batean, 1989ko uztailaren 3an. [1]
  • "Niri beti txikitako gauzak akordatzen zaizkidak, handia ez nauk sekula izan eta".
  • "Nola edukiko dik, ba, tomateak indarra, zutik ezin dituk egon eta zutoin bati lotu gabe!"
  • "- Nola ikusten duzu zuk zeure burua?
- Ispiluan".
  • "Txillida omen duk artista, hi! Hark egiten duena ulertzen duena, hura bai artista!"
  • "Zahartuko haiz hi ere!" (Gaztea naiz eta zer? zioen kartel bati begira)
  • "- Zenbat senide zarete?
- Gu, zazpi.
- Eta bizi?
- Bizi, ni bakarrik.
- Eta besteak?
- Ez, haiek lana egiten dute".
  • "Zertarako behar ditut hanka luzeagoak, lurreraino iristen badira?"
  • "Zuk lo jarriko nauzu, baina nork jarriko du iratzargailua?" (Hil aurreko ebakuntzan, anestesia jarri behar zion sendagileari)

Lazkao Txikiri buruzko esanak

aldatu
  • "Esaldi horrek oihartzun handia hartu zuen, baina ez zeukan ematen duen zentzu negatibo hori. "Ez da posible, ezin liteke" Lazkao Txikiri entzun nion behin. Ni ez naiz ezkorra, beharbada ez diodalako nire buruari baimenik ematen gauzak luzeegi arakatzeko, eguneroko eginkizunetan murgilduta egotea nahiago dut". - Ruper Ordorika [2]

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Lazkao Txiki