Margaret Thatcher, jaiotzez Margaret Hilda Roberts (Grantham, Lincolnshire, Erresuma Batua, 1925eko urriaren 13a - 2013ko apirilaren 8a), Erresuma Batuko lehen ministro izan zen 1979 eta 1990 artean.

Margaret Thatcher

Esanak

aldatu
  • "Aberastasunak pilatzea prozesu moralki neutroa da. Egiazki, kristautasunak erakusten duen bezala, aberastasunak tentazioak dakartza. Baina pobreziak ere bai".
    • "Statecraft"
  • "Arma nuklearrik gabeko mundu bat ezegonkorragoa eta arriskutsuagoa izango litzateke gu guztiontzat".
  • "Baliteke bataila bat irabazteko behin baino gehiagotan borrokatu behar izatea".
  • "Baliteke kantatzen duena oilarra izatea, baina arrautzak jartzen dituena oiloa da".
  • "Beraien nazio izaeragatik, autodeterminazio eskubidea dute".
    • Eskoziari buruz.
  • "Boteretsu izatea dama bat izatea bezalakoa da. Jendeari esan beharra badaukazu, ez zarelako da".
  • "Britainia Handiaren gaixotasuna sozialismoarekin sendatzea leuzemia izainekin sendatzen saiatzea bezalakoa da".
  • "Ekonomia metodoa da. Helburua bihotza eta arima aldatzea da".
  • "Emakumeari gizonarekiko berdintasuna eman orduko, emakumea gizona baino hobea bihurtzen da".
  • "Erregulazio bakoitza askatasunaren murrizketa bat da; erregulazio bakoitzak kostu bat du".
  • "Errepide erdian egotea oso arriskutsua da; bi norantzetako trafikoak harrapatzen zaitu".
  • "Etxe bat eramatearen arazoak ulertzen dituen edozein emakume oso gertu dago herrialde bat eramatearen arazoak ulertzetik".
  • "Europa inoiz ez da Amerika bezalakoa izango. Europa historiaren emaitza da. Amerika filosofiaren emaitza da".
  • "Ez dago askatasunik askatasun ekonomikorik ez badago".
  • "Ez dut zorterik izan. Merezi nuen".
    • Poesia sari bat irabazi ondoren.
  • "Ez zait axola nire ministroek zenbat hitz egiten duten, nik esaten diedana egiten badute".
  • "Ez zara nahita gezurretan aritzen, baina, batzuetan, iheskorra izan behar duzu".
  • "Inor ez litzateke samariar onaz gogoratuko asmo onak bakarrik izan balitu. Dirua ere bazuen".
  • "Merkataritza libreko eta merkatu libreko sistema batean, herrialde behartsuak -eta jende behartsua- ez dira behartsu beste batzuk aberatsak direlako. Besteak hain aberatsak ez balira, behartsuak, ia seguru, are behartsuago izango lirateke".
    • "Statecraft"
  • "Nire kritikoek Tamesisen uren gainetik oinez ikusiko banindute, igeri egin ezin dudalako dela esango lukete".
  • "Nire lana Britainia Handia gorri bihurtzea eragoztea da".
    • 1977ko azaroaren 3a
  • "Normalean, gizon bati buruzko nire iritzia hamar segundotan eratzen dut, eta nekez aldatzen dut".
  • "Oso eraman handikoa naiz, beti ere, azkenean, nahi dudana lortzen badut".
    • The Observer, 1989ko apirilaren 4a.
  • "Politikarien eginbeharra ez da mundu guztiaren gustukoa izatea".
  • "Porrota? Porrota? Gogoan al duzu Viktoria erreginak esan zuena? Ez dago aukerarik".
    • Falklandetako Gerrako porrot hipotetiko bati buruz (1982ko maiatzean).
  • "Skinhead guztiak gurutziltzatuko ditut".
  • "Sozialismoak kale egiten du besteen dirua agortzen zaienean".
  • "Terroristei beharrezkoa duten publizitatearen oxigenoa kendu egin behar zaie".
  • "Utzi gure umeei hazten, eta utzi batzuk besteak baino gehiago hazi daitezen, hori beraien baitan badaramate".
  • "Zentaboak ez dira zerutik erortzen. Hemen behean, Lurrean, irabazi behar dira".
  • "Zure buruari lepoa moztu nahi badiozu, gero ez etorri niri hesgailuak eskatzera".
  • "Zure dirua galtzerdi batean jarriko bazenu, ziurrenik, galtzerdiak nazionalizatuko lituzkete".
    • Alderdi Laboristaren pentsio-politikari buruz, Cardiff City Hall-ean (1983).


Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Margaret Thatcher