Mari Luz Esteban Galarza

euskal idazlea

Mari Luz Esteban Galarza euskal mediku, antropologo, ikerlari eta idazle feminista da

Mari Luz Esteban

Esanak

aldatu
  • "Feministok arrakasta daukagu, baina kontuz arrakastarekin. Badaude zalantza batzuk, zer egingo den kalean agertu den indar handi horrekin".
    • Iturria: Berria, 2019. [1]
  • "Feministok gatazka probokatzen dugu, beraz, gatazka horretan bizi behar dugu; ez gara lasai biziko, ez bizitza pertsonalean, ez sozialean. Hori kudeatzen jakin behar dugu, jakinda tarteka hanka sartuko dugula. Gatazketatik asko ikas daiteke".
    • Iturria: Berria, 2019. [1]
  • "Iruditzen zait uko egiten diogula zahar gisa identifikatzeari, eta, ondorioz, uko egiten diogula hitz egiteari zer den zahartzea, adibidez, feminista batentzat, pertsonalki zein mugimenduarentzat; politikoki eta sozialki hutsune handia dago. Pentsatu behar dugu: Euskal Herriko feminista asko zahartzen ari gara; horrek zer ematen eta kentzen dio mugimenduari?"
    • Iturria: Berria, 2019. [1]
  • "Lau dira egun eraso matxista ezberdinei aurre egiteko erabiltzen ari garen bideak: kaleko agerraldiak, judizializazioa, komunikabideak eta heziketa".
    • Iturria: Berria, 2016.[2]
  • "Nahigabeko haurdunaldia estrategia antikontzeptiboaren akats bat da, soluzioa duen akatsa, eta kito".
    • Iturria: Berria, 2013.[3]
  • "Norbait zaindu behar dudanean, nire bizimoduan parentesi bat egiten dut zaintzeko, baina ez zait gustatzen horrela aritzea, iruditzen zait jario bat izan beharko litzatekeela, buruan eta bizimoduan integratuagoa".
    • Iturria: Berria, 2024[4]
  • "Urte askotako eskarmentuak irakatsi digu emakumeoi ezin dugula gure osasuna eta gure bizitza besteen (osasun profesionalen, adituen, senideen…) eskuetan utzi, nahiz eta beraiek borondate onena eduki edo profesionalik taxuzkoenak izan".
    • Iturria: Berria, 2015.[5]
  • "Zahartzen ari naiz, eta zahartzaroa oso presente dago nire kezketan".
    • Iturria: Berria, 2019. [1]
  • "Zalantza daukat komunitarioaren ideiaren bidez ez ote garen ari zaintza desgenerizatzen, eta kezkatzen nau gizonak ez aipatzeak; uste dut justu feminismoaren helburuen kontrakoa dela hori: gure jarduera guztiek xede izan behar dute mundu guztiak zaintzea. Alegia, komunitarioari ez badiogu besterik gehitzen, erraz identifika daiteke emakumeekin. Bestetik, komunitatea ez da berez existitzen, eraiki egin behar da. Beraz, zaintza beste modu batera antolatzen badugu, antola dezagun komunitatea ere beste modu batera. Zeren, zer da komunitatea? Gizarte zibil antolatua, lagunak, militantzia, auzoak, proiektu kolektiboak, irabazi-asmorik gabekoak... Oso eremu zabala da, ondo definitu gabea, askotarikoa. Esango nuke komunitatea osatzen dutela elkarrekin lotutako sareek".
    • Iturria: Berria, 2024[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 Asensio Lozano, Maite.«Feministok arrakasta dugu, baina kontuz arrakastarekin»2019ko abenduaren 8a. Berria. 2019ko abenduaren 8an ikusia.
  2. Esteban, Mari Luz. «Indarkeria matxista: zenbait galdera,»2016ko martxoak 5. Berria. 2091ko ekainaren 24an kontsultatua.
  3. Esteban, Mari Luz. «Abortatzea bizipen arrunta denean». 2013ko urriak 10. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  4. 4,0 4,1 Asensio Lozano, Maite."Mari Luz Esteban eta Amaia Perez Orozco: Zaintzarako eskubidea, hitzetan eta haragitan". 20244ko uztailaren 6a. Berria. 2024ko uztailaren 7an kontsultatua.
  5. Esteban, Mari Luz. «Nire eta nire adiskideen bularrak defendituko ditut».2015eko azaroak 1. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Mari Luz Esteban Galarza