Maria Isabel Arriortua
María Isabel Arriortua Markaida (Barakaldo, 1950eko azaroaren 11) bizkaitar kimikari eta kristalografoa da. 2010ean Ikerkuntzako Euskadi Saria irabazi zuen.
Esanak
aldatu- "Dena ez da unibertsitatea. Sortzailea bere lana ondo egiten duena da. Inportantea da zure lanak zure seilua izatea".
- turria: Argia, 2019.[1]
- "Errespetua galdu da, oro har. Horrek asko kezkatzen nau. Eta familiak jokatzen duen rolak. Gauzak asko aldatu dira, ezer ez da lehen zen bezala, eta ez du zertan izan, baina gazteak mugikorraren gainean ikusi, hitz egiten ez dutela, edo etxean daudela, bakarrik, inorekin elkarreragin gabe… Kezkatzekoa da. Umeak, eta gazteak, kalean egon behar dira, jolasean, eta denok ere, alaiagoak izan behar dugu, herri alaiagoa izan beharko genuke".
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- "Grina eta ahalegina. Uste dut horiexek direla ezelako jarduera zientifikoren oinarrizko osagaiak. Saiatu beti zure lanak zeure-zeure zigilua izan dezan, edozertarako ere bidea egin behar dela ahaztu gabe, eta bikaintasuna ez dela egun batetik bestera lortzen”.
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- "Hobe genuke kanpoan ditugun talentuak ekarri eta hemen bertan ditugunak zaindu."
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- "Inork ez omen du baserrian lan egin nahi. Beharbada ez dugu mezua ondo transmititu, landan lan egitea zeharo aberasgarria dela ez diogu gizarteari jakinarazi. Gauza horiek ezin dira galtzen utzi, maitasunez zaindu behar dira".
- Iturria: Argia, 2019.[1]