Marian Moreno
Hezkidetzan aditua den irakasle eta idazlea
Marian Moreno Llaneza (Leon, 1964ko ekainaren 5a) irakaslea da, ekintzaile feminista, idazlea eta hezkidetzaren inguruan irakasleen prestakuntzan aditua.
Esanak
aldatu- «Agintariek legea alde dute hezkidetza proiektu integralak abiatzeko. Ez da behartze kontua, legala izate kontua baizik».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Arrazista den inork ezingo du inklusioan eta justizian hezi, berdintasunarekin berdin gertatzen da».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Askotan nola jokatu behar ez dugun erakusten diegu haurrei, nola jokatu ordez».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Berdintasunean irakasteko, lehenengo berdintasun horrek norberaren barruan egon behar du; pertsona bat berdinzalea denean, transmititu egiten du, eta berdintasunean eta berdintasunetik irakasten du.».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Egungo curriculumak nahikoa irekiak direla hezkidetzari lekua egiteko. Baina arazo larri bat dago: irakasleek, oro har, ez dute prestakuntzarik genero kontuetan».
- Iturria: Berria, 2011. [2]
- «Eskola da guztiak igarotzen garen leku bakarra. Beraz, lekurik aproposena da genero indarkeriaren aurka lanean hasteko».
- Iturria: Berria, 2011. [2]
- «Familia ez dago legez behartua modu berdinzalean jokatzera, ikastetxeak, aldiz, bai».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Familia ez dago legez derrigortua berdintasunean heztera eta ikasleek eskubidea dute berdintasunean heziak izateko, baita euren familia sexista bada ere. Egokiena litzateke familia eta eskolaren artean kolaborazio batera iristea, eskolan landutakoa etxean indartuz».
- Iturria: Klitto, 2019. [3]
- «Genero indarkeria sexismoaren adierazle bortitzena da».
- Iturria: Berria, 2011. [2]
- «Ikasle guztiak berdintasun irizpideetan heztea litzateke egokiena, horrela egunerokoan sexismoa identifikatu ahal izateko. Gakoa errealitatea ikuspegi feministatik aztertzen erakustean dago».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
- «Ikasgai guztietan daude transbertsalki ikuspegi feministatik landu daitezkeen gaiak. Horrela lantzen da emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna. Garrantzitsua da hezkidetzako gako batzuk kontuan izatea, eta horiek ikasgai guztietan aplikatzea: emakumeen ikusgaitasuna bultzatzea eta arlo guztietan egindako ekarpenak aintzat hartzea; hizkuntzaren erabilera inklusiboa erabiltzea; maskulinitate berdinzaleak eta feminitate ahaldunduak bultzatzea; LGTBfobiaren aurka egitea; gatazkak modu baketsuan konpontzen ikastea; genero estereotipoak erradikatzea; autonomia pertsonala berdintasunetik lantzea; pertsonen zaintza azpimarratzea; enpatia lantzea; indarkeriaren aurkako jarrerak bultzatzea…».
- Iturria: Klitto, 2019. [3]
- «Jarrera sexistak saihestuz hasi behar du genero indarkeriaren aurkako borrokak, eta horretan eskolak zeresan handia du. Berdintasunean oinarritutako hezkuntza sustatu behar da. Baina orain arte horri ez zaio lehentasunik eman».
- Iturria: Berria, 2011. [2]
- «Jende asko da berdintasunarekiko uzkur: ez dute ulertzen berdintasuna zer den. Genero ideologiaz egiten dute berba, baina berdintasuna ez da genero ideologia.».
- Iturria: Berria, 2018.[4]
- «Norbaitek uste badu soilik familiak hezi behar duela, ez du ulertzen zer den eskola. Neska-mutilak familian hezten dira. Baina baita sozializazio prozesuan ere; besteak beste, eskolan.».
- Iturria: Berria, 2018.[4]
- «Skolaek erakutsi du posible dela formakuntza, baliabideak, materialak eta estrategiak martxan jartzea ikastetxeetan».
- Iturria: Argia, 2019.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 1,5 1,6 Aldalur Azpillaga, Malen. «101 ikastetxe betaurreko moreak janzteko prest». 2019ko maiatzaren 12a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
- ↑ 2,0 2,1 2,2 2,3 Arratibel Gascon, Ainara. «Irakasleek, oro har, ez dute prestakuntzarik genero gaietan, eta hori larria da»2011ko urriak 6. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
- ↑ 3,0 3,1 Aldalur, Malen. "Berdintasunean hezi daitekeenaren adibide garbia da Skolae". 2019. Klitto. 2019ko abuzturaren 28an ikusia.
- ↑ 4,0 4,1 Maruri Bilbao, Ibai. «Skolae uzkur hartu dutenak berdintasunaren aurkakoak dira».2018ko urriak 26a. Berria. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.