Marta Macho Stadler

Matematikaria eta zientzia dibulgatzailea

Marta Macho Stadler matematikaria eta zientzia dibulgatzaile feminista da. Geometria eta Topologia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Foliazioen Teoria Geometrikoan eta Geometria ez abeldarrean aditua da. Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia espazio digitalaren editore ere bada, eta lan honengatik sari batzuk jaso ditu, artean 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria eta 2024ko Zirgari saria.

Marta Macho Stadler 2017

Esanak

aldatu
  • "Baina garai arriskutsua da: berdintasunean atzerapausoak igartzen ari naiz, oro har, hain justu berdintasuna jada lortuta dagoen uste horren ondorioz; aktibismoa galgatzen baduzu, erraz itzul gaitezke egoera batzuetara. Eta gizon batzuk oso amorratuta daude, uste dutelako emakumeenganako ekintza positiboek —kuotek, adibidez— aukerak kentzen dizkietela beraiei".
    • Iturria: Berria. 2024. [1]
  • "Dibertigarri hitza baino, gustukoagoa dut zirraragarri hitza; batzuetan, harrigarriak dira. Badago dibulgazio mota bat, zeinetan dibertitzea den funtsezkoena, barre egitea; barrea ona da, nik asko erabiltzen dut umorea, baina, nire ustez, matematikak ondo dibulgatzeko gakoa zirraratzea da".
    • Iturria: Berria. 2024. [1]
  • "Emakume gazteentzat zinetan garrantzitsua da zientzian ari diren emakumeen ereduak izatea; zientzian gizonezkoak bakarrik ez, andrazkoak ere lanean ari direla erakustea".
    • Iturria: Berria, 2015.[2]
  • " Emakume zientzialarien ibilbidea, aitzindariena batik bat, ikusezina da, eta izugarrizko esfortzua egin zuten zientziaren munduan tokia egiteko, ez baitzituzten han nahi".
    • Iturria: Berria. 2024. [1]
  • "Emakumeak ez gaituzte hezten gizonak beste lehiatzeko. Ez badiozu eusten, lantzen zabiltzan gaia kentzen dizute. Izan ere, jende asko dabil gai bera lantzen. Emakume askok amore ematen dute lehian, eta lana utzi".
    • Iturria: Berria. 2016.[3]
  • "Gizarteak matematiken balorazio ona dauka, nahiz eta zailak direla iruditu".
    • Iturria: Berria, 2016.[4]
  • "Irakaskuntza lehenetsi dut, gustuko dudalako, uste dudalako trebea naizela, nire ikasleez kezkatzen naizelako... Ikertu dudanean, egokien iruditzen zaidan moduan egin dut: doktoregaiak zainduta".
    • Iturria: Berria. 2024. [1]
  • "Lankidetza handia eskatzen duen jardunbidea da zientzia, eta, normalean, ikerketa bat aurrera ateratzeko, jende asko egon da horren inguruan lanean: andre zein gizon. Eta, nire ustez, zientziaren historia kontatzean andre eta gizon horiek guztiak hartu behar dira aintzat. Beti daude, filmetan bezala, rol nagusiak eta bigarren mailakoak, baina jarduera guztiek merezi dute aitortza; eta askotan, bigarren mailako rol horietan, emakume aktore asko daude. Horregatik geratu dira sarri bigarren mailan".
    • Iturria: Berria, 2015.[2]
  • "Matematika edonon dago: goizean esnatzeko erabiltzen duzun iratzargailuan, esaterako. Literaturan ere bai".
    • Iturria: Berria. 2016.[3]
  • "Orain, jarduera pila bat daude zientziarekin lotutakoak, helburua gizartea egindako aurrerapenetara gerturatzea da, eta ulertaraztea zientzia pertsonen bizi kalitatea hobetu nahian dabilela".
    • Iturria: Berria, 2016[4].
  • " Saldu digute zientzia jenioen kontua dela, baina ez da horrela. Ez dago zertan jenioa izan; nahikoa dira dedikazioa eta seriotasuna. Eta hori ulertuta, emakumeak lasaiago egongo ginateke, agian".
    • Iturria: Berria. 2024. [1]
  • "Zientzia kultura orotariko kulturaren parte da, guztiok jakin beharko genukeena. Zenbat eta gehiago jakin, geroz eta askatasun handiagoarekin aukeratu ahal izango dugu".
    • Iturria: Berria, 2016.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 1,4 Igartua, Amaia. «Berdintasunean atzerapausoak ematen ari dira, berdintasuna lortuta dagoela pentsatzeagatik» 2024ko martxoaren 8a. Bizkaiko Hitza (Berria). 2024ko martxoaren 10ean kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Iraola, Arantxa. "Beste begirada bat: andrazkoena". 2015eko apirilaren 26a. Berria. 2024ko martxoaren 10ean kontsultatua.
  3. 3,0 3,1 Alberdi, Beñat. "Zientzialaria, bata morea jantzita". 2016ko abenduaren 3a. Berria. 2024ko martxoaren10ean kontsultatua.
  4. 4,0 4,1 4,2 Alberdi, Beñat. «Gero eta jende gehiagok ikasten du matematika».2016ko irailaren 21a. Berria. 2024ko matxoaren 10ean kontsultatua.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Marta Macho Stadler