Miren Agur Meabe

euskal idazlea

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da.

Miren Agur Meabe

Esanak

aldatu
  • "Bizitza armiarma-sare oratuezina da, boligrafoarekin jasotzen hasi orduko, desegin edo desitxuratu egiten da".
    • Iturria: Argia, 2019. [1]
  • "Edozein bizitza arrunt birbalorizatu egin daiteke literatur idazketaren bitartez".
    • Iturria: Argia, 2019. [1]
  • "Etiketek eta sailkapenek gero eta gutxiago kezkatzen naute. Nire kezka, bene-benetakoa, izaten da liburu ona osatzea, liburu eder bat, irakurlearen emozioekin, gogoetekin eta sentimenduekin nahastuko dena eta gozamen estetikoa ere sortuko diona".
    • Iturria: Argia, 2019. [1]
  • "Idazleari ezinezkoa zaio egia osorik atxikitzea;eta gainera, ez zaio komeni, literatura egiten ari delako, ez errealitatearen kronika edo lekukotza leiala".
    • Iturria: Deia, 2019.[2]
  • "Idazteak, besteak beste, balio izaten dit pentsamenduak, emozioak eta sentipenak zehaztu eta ordenatzeko, baita gertaerei neurria hartzeko ere. Paperean islatu ahala, emozioak gogoeta bihurtzen dira eta egoeren jabeago sentitzen naiz; idazkuntza-prozesuak badu niretzat ahalduntzetik eta eragozpenak gainditzetik".
    • Iturria: Deia, 2019.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 Sarriugarte Mochales, Danele. «Edozein bizitza arrunt birbalorizatu daiteke idazketaren bitartez». 2019ko uztailaren 07a. Klitto. 2019ko uztailaren 07an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Lores, Ainhoa. «Idazkuntza-prozesuak badu niretzat ahalduntzetik eta eragozpenak gainditzetik». 2019ko ekainaren 2a. Deia. 2019ko uztailaren 5ean kontsultatua.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Miren Agur Meabe