Nélida Zaitegi

maistra eta pedagogoa

Nélida Zaitegi de Miguel (Abanto, 1946ko urriaren 17a) irakasle, pedagogo eta Hezkuntzako ikuskari izandakoa da. 2011 urteaz geroztik Estatuko Eskolako Elkarbizitza Behatokiko kide aitortutako prestigiodun pertsona gisa. 2017ko martxoan Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakari kargua onartu zuen.

Nélida Zaitegi

Esanak

aldatu
  • “Autoritatea ezin da inposatu, norberak irabazi behar du, langile ona izanaz, ikasleez kezkatuz, hezkuntza proiektua aurrera ateratzeko lan eginez, familiekin elkarlanean jardunez...”
    • Iturria: Hik Hasi aldizkarian, 2010.[1]
  • "Egungo ikasleek behar berriak dituzte, eta horrek irakasleen curriculuma, hezkuntza proiektuak eta profila aldatzea ekarri beharko luke".
    • Iturria: Berria, 2018.[2]
  • " Eskolaren rola auzitan jarri den neurrian, sinesgarritasuna galdu dugu, eta gurasoen eta eskolaren artean bereizketa egon da."
    • Iturria: Berria, 2010.[3]
  • "Eskolari tranpaegiten zaio, gauza gehiegi eskatzen zaizkio, eta gainerako eragileek eskuak garbitzen dituzte."
    • Iturria: Berria, 2010.[3]
  • "Haurrek eta gazteek autoerregulatzen ikasi behar dute, haien buruen jabe izaten; besteekiko harreman positiboak izateko gai diren pertsonak egitea du helburu hezkuntzak."
    • Iturria: Berria, 2010.[3]
  • "Ikasleak ezagutu egin behar ditugu; ez dira orain 20 urteko gazteen berdinak. Legeak abiapuntua baino ez dira: bizikidetza programak eskolak garatu behar ditu, gurasoekin lankidetzan, eta hezkuntzako eragile guztiek esku-hartuta".
    • Iturria: Berria, 2010.[3]
  • "Zeure buruari galdetzen badiozu gauzak zergatik gertatzen diren, ondorioztatuko duzu interes asko dagoela gazteek drogak kontsumi ditzaten, horrela geldi eta isilik mantentzen dituztelako, arkume taldea bezala, gazteen benetako arazoez ardura ez daitezen."
    • Iturria: Argia, 2006.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Nélida Zaitegi