Nekane Balluerka

ikertzailea (2017-2021)

Miren Nekane Balluerka Lasa (Ordizia, Gipuzkoa, 1966ko abenduaren 5a) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) psikologiako irakaslea da, eta 2017ko urtarrilaren 9az geroztik EHUko errektorea.

Nekane Balluerka

Esanak

aldatu
  • "Egia da Bolognako prozesuak ezagutza enpresara transferitzea dakarrela, baina hori berez ez da txarra. Halaber, Bolognako prozesuak badauka dimentsio sozial bat, eta horri buruzko eztabaida sakona falta zaigu."
    • Iturria: Argia, 2006.[1]
  • "Ez dut esan nahi gizon guztiek lidergo autoritarioa dutenik, baina guk badugu lidergo partekatu bat, eta errespetua beste modu batera irabazten dugu. Ni saiatzen naiz taldean oreka mantentzen, bakoitzaren onena ateratzen; horretarako, oso garrantzitsua da errespetua, gauzak modu egokian esatea, eta besteek esaten dutena inportantetzat hartzea."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Goi mailako postuei dagokienez, unibertsitatea oraindik oso-oso maskulinoa da; kudeaketan ez ezik, baita ikertzaile nagusien arloan ere. Eta horrek ez du hainbesteko zerikusirik erakundeak jartzen dituen ordutegiekin, baizik eta, adibidez, ikerketak eskatzen duen dedikazioarekin."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Gogorrena esposizio publikoa egin zait. Dena den, oso erronka polita da: Euskal Herriko Unibertsitatea, publikoa, denona, talde batekin kudeatzea."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Sentitzen dut galdu egin dudala hanka sartzeko aukera, eta hori oso gogorra da: ezin dut ezer esan bide zuzenetik pixka bat aterako dena. Asko neurtu behar ditut hitzak, eta ez nago ohituta."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Taldearen kontzientzia eman zidan futbolak...Egun baino askoz gutxiago ginen, eta zenbait eremutan ez zen ondo ikusten neskak futbolean aritzea. Marimutil etiketa nik behintzat baneukan."
    • Iturria: Berria, 2018. [2]
  • "Uste dut jende guztiak egin beharko lukeela bere bizitzako momenturen batean kudeaketa lana, ikusteko zer den hau, norbere burbuilatik ateratzeko. Horrek, gainera, beste gaitasun batzuk ematen dizkizu: bizitzarako, jendearekin erlazionatzeko."
    • turria: Berria, 2018. [2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Nekane Balluerka: "Aurrerapauso izugarria izango da Bolognakoa"». 2006ko azaroaren 17a. Argia. 2019ko ekainaren 11an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 2,2 2,3 2,4 2,5 Asensio Lozano, Maite. «Altzairuzko sabaiari ostikoka».  2018ko abuztuaren 19a. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Nekane Balluerka