Nora Salbotx

nafar irakaslea eta idazlea

Nora Salbotx Alegria (Iruñea, Nafarroa, 1973) nafar irakaslea eta idazlea da. Hezkuntza publikoa, burujabe eta feminista defendatzen du.

Nora Salbotx. idazlea, maistra

Esanak

aldatu
  • "Argi izanda deskolonizazio planteamendu bat egin behar diogula hezkuntzari: kanpokoa, barrukoa eta gure baitakoa. Kanpokoa patriarkatua da, neoliberalismoa, neokolonialismoa... Barrukoa esaten dudanean, Frantziak eta Espainiak gurekiko —nazio zapalduarekiko— egiten dutenaz ari naiz. Eta gure baitakoak, gure gorputzak, tasunak eta izateko moduak ezabatzeko nahikeria bat badagoelako".
    • Berria, 2021.[1]
  • "Bistan da curriculumak etnozentristak, homogeneizatzaileak eta neoliberalismoaren interesen zerbitzura egindakoak direla".
    • Berria, 2021.[1]
  • "Enpresa handi eta lobby kapitalista horiek badakite etorkizuneko zein langile profil behar duten, eta horretarako prestatzen dituzte hezkuntza sistema guztiak mundu mailan".
    • Berria, 2021.[1]
  • "Hezkuntza sistema publiko eta burujabe baten aldekoa naiz, eta horretarako euskal errepublika behar dugu".
    • Berria, 2021.[1]
  • "Zaintza ere hezitzailea da. Eskolara bueltatzen garenean zauri asko izango ditugu sendatu eta zaindu beharrekoak".
    • Argia, 2020.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Nora Salbotx