Olaia Inziarte
euskal abeslaria
Olaia Inziarte (Oronoz, 1999ko urtarrilaren 12a) euskal abeslaria da.
Esanak
aldatu- " Aditzen ditut, adibidez, Disneyko play-list pilo bat autoan. Sekulako bakea ematen didate eta negar egiten dut kasik beti. Ez dut lotsarikan hori aitortzeko, ez bada… Misogino bat ez nuke entzunen. Agian, nahi gabe entzuten ditugu, konturatu gabe, baina nahita ez nuke eginen".
- Ttap, 2022[1]
- "Gauza intimoak ere badira gauza sozialak. Gizabanako bezala bizi garen sistemaren ondorio bat gara. Sentitzen duguna eta bizitzen duguna norbanako bezala bada horren ondorio bat".
- Ttap, 2022[1]
- "Gehienetan, idazten dut edo gabeziatik edo minetik, super triste. Orduan da ateratzen zaidan momentua. Baina aldatu egin nahiko nuke, ez baitut dependentzia moduko bat eduki halako egoera emozionalekin".
- Ttap, 2022[1]
- "Uste dut denak sentitzen garela lekuz kanpo espazio jakin batzuetan. Agian, hori da. Lagun musikarien artean ez naiz hain arraro sentituko, baina, agian, herriko gazteen artean bai, nire bizitzan pasatzen diren gauza aunitz ez dituztelako ulertzen. Eta nik ez ditut ulertzen haien bizitzetan pasatzen diren bertze gauza aunitz."
- Ttap, 2022[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 1,3 TTAP. OLAIA INZIARTE: “MUSIKAREKIN ESPERIMENTATU NAHI DUT”.2022, 2022ko abenduaren 9an ikusia.
Kanpo estekak
aldatu- Olaia Inziarte. BADOK ataria.
- [Bideoa, 2023] MusikaZuzenean TB # 224: Olaia Inziarte + Uxue Amonarriz (Huntza) (Hamaika telebista)
- [Bideoa, 2022] YOKO ONA 03x02 HARREMANAK OLAIA INZIARTEkin | gaztea