Olentzero

Eguberriko euskal pertsonaia tradizionala

Olentzero Euskal Herriko eguberrietako alegiazko pertsonaia da, kondairaren arabera ikazkina, edale eta jatuna eta panpina moduan irudikatua haur eta gazteek kalez kale ibiltzen dutena eskea eginez Gabon egunean. Pertsonaia bizi moduan ere antzezten da. Egun haurrei opariak ekartzen dizkion pertsonaia moduan ere berrinterpretatu da.

Olentzerori buruzko esanak

aldatu
  • "Eguberri guztietan antzinako baso ezezagunetako hostotza joria uzten duen pertsonaia zirtzil eta tripontzia indarrez sartzen ari da neguko folklorean. Nabarmendu gabe ibiltzen zen hara eta hona, gure mendietako gordeleku ezkutuetan, indar bizigarriko zurrunbilo batek bide guztietako asfalto gainera ekarri duen arte." - Jose Maria Satrustegi, Neguko solstizioa liburuan.
  • "Gabonekin pentsatuz, Olentzaroren tradizioarekin, Euskal Herriko baserrietako gau alai eta umore klasikoko afariekin, Lapurdiko familia horiek gogoratu ditut, haiekin egun gogoangarria igaro bainuen.
Olentzaro, adierazi izan den bezaka, bereziki Lapurdiko pertsonaia dirudi. Nekez aurkituko da Euskal Herriko txoko bat Gabon gaua umore zabal eta biziagorekin ospatzen duenik. Gauerdiko meza ondoren, Sara, Ezpeleta, Ustaritz, Kanbo, Ainhoa eta Senpereko mutil gazteak kaleetan zehar ibiltzen ziren, eskutik heldurik, ardo-zahagia ondoan duen Olentzaro irribarretsu eta tripontziaren kanta zaharra abestuz. Bazirudien egun horietan Lapurdiko herriak urteko egun guztiak baino argi ederrago batez argitzen zirela." - Manuel Aznar, Euzkadi egunkarian, 1916ko abenduaren 24an.

Aurkako iruzkinak espainiar nazionalismoaren aldetik

aldatu
  • "Urte osoan basoko txabola batean ezkutaturik bizi den zahar eroa, Gabon egunean bakarrik ateratzen dena. Haur euskaldunei opariak banatzen dizkie. Santa Klausen adiskidea da, baina hura ez bezala, pijama gorria erantzi du. Zarpailtsua eta zikina da, emazterik ez du eta ahuntzekin bizi da; hala eta guztiz ere nazionalistek euren seme-alabengana hurbiltzen uzten diote." - Pedro Fernández Barbadillo, Espainiako unibertsitateko irakaslea eta eskuineko hedabideen kolaboratzailea, Olentzeroren aurka bere Bokabulario para hablar con nazionalistas baskos gaztelaniazko liburuan.
  • "Iruñean gogoratzen diren lehenengo olenchero-ak (sic) 1970eko hamarkadakoak dira eta tradizionalak baino politikoak ziren, folklorikoak baino subertsiboak, eta ez zitzaizkion lotzen Bakezko gauari, istilu biolentoei baizik. Gero, ordea, otsoa arkumez mozorrotu nahi izan da, baina hori beste kontu bat da. Errealitatea hau da: egungo olenchero-a (sic) geurea dela esaten tematzen den separatismoaren ingurunearen manipulazio politikoaren sasikume antiespainola eta antinafarra da, zalantzarik gabe geurea eta haiena ere ez den eta Aranak XIX. mendeko bilbotarrentzat soilik asmatu zuen bigurutzeko banderarekin, eta hau larriagoa da, ETAko presoen erretratuekin lotzeko erabiltzen dutena. (...) Eguberria iragarri eta haurrei opariak ekarri behar dizkien pertsonaiak terrorismoaren apologia egitea Meltxor, Gaspar eta Baltasar kabalgatetan Osama bin Ladenen argazkiekin Ekialdetik desfilea egitera etortzea bezain baldarra da." - Pedro Sáez Martínez de Ubago, espaniar artikulugilea.Iturria:   ¿Es el olentzero un apologeta del terrorismo?.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Olentzero
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Olentzero