Patxi López
politikari bizkaitarra
Francisco Javier López Álvarez, Patxi López gisa ezaguna (Portugalete, Bizkaia, 1959ko urriaren 4a), politikaria da.
Patxi Lópezen esanak
aldatu2002
aldatu- "Euskadiko demokrazia itxurazkoa baino ez da".
- Testuingurua: EAEko lehendakaria izan baino lehen, Madrilen emandako hitzaldi batean.
- Iturria: www.abc.es (2002-05-10)
2008
aldatu- "Euskerak libertadea behar du".
- Iturria: Youtube (2008-11-9)
2009
aldatu- "Behin eta berriz esan dut ez dugula Alderdi Popularrarekin (PP) akordiorik bilatuko, Euskadin egiten dakien bakarra antinazionalismoa eta antisozialismoa da eta".
- 2009an Alderdi Popularraren botoei esker lehendakari bihurtu aurretik, YouTube.
- Euskadi da ideiengatik hiltzen den Europa osoko bazter bakarra. Faszismoaren eta garbiketa ideologikoaren azken gotorlekua da.
- Behin terrorista atxilotua, bertara bultzatu duen ideologia ezin dugu zigorgabe utzi
- Terrorismoen biktimen omenaldian, 2009ko Azaroaren 29, Gazteizen toki izan zuena
- Iturria: [1]
- "Herritar baketsuok kalea gurea dela erakutsiko dugu".
- Testuingurua: Gasteizko 2009ko jaietan, justu oporretara joan baino lehen.
- Iturria: Berria (2009-08-06)
- "Microsoft da euskarazko bertsioa duen bakarra".
- Testuingurua: Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosi behar zituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruz. Debian GNU/Linux sistema eragilea euskaraz ere badago.
- Iturria: argia.com (2009-08-20)
- "Sakon-sakoneko Euskadin jaioa (...)".
- Testuingurua: Ondarroan jaiotako Kirmen Uribe idazleari buruz.
- Iturria: elpais.com (2009-10-15)
- "Zigorgabetasuna amaitu da".
- Testuingurua: EAEko lehendakaria zela, Eduardo Puelles poliziaren hilketa salatzeko manifestazioan egindako hitzaldian, EAJren aurreko Eusko Jaurlaritzari erreferentzia eginez.
- Iturria: publico.es (2009-06-20)
- "Zuk jakingo duzu!"
- Testuingurua: 2009ko hauteskunde europarretan, botua ematera zihoalarik, "Non dago Jon?" galdetu ziotenean, Jon Anza desagertutako ETAkideari buruz.
- Iturria: www.elcorreodigital.com (2009-06-08)
2010
aldatu- "Ni Ezkerraldekoa naiz, euskara inoiz hitz egin ez den eremu batekoa. Eta euskara zaila da. Gainera, askotan egiten dut piper klaseetan [barrezka]".
2011
aldatu- "Indarkeriaren bukaerak mesede egingo dio euskalgintzari".
- Iturria: Berria (2011-01-25)
- «"Eman eta zabal zazu munduan frutua" esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.»
- Testuingurua: Basque Culinary Center fakultatea inauguratu zela eta, Twitterren Patxi Lopez lehendakariak idatzia. Esaldiaren egilea Jose Maria Iparragirre izan zen.
- Iturria: Sustatu (2011-09-26)
Patxi Lópezi buruzko esanak
aldatu- "Ni konformatuko nintzateke [euskararekiko] jarrera positiboa erakutsiko balu eta ahalegina egingo balu". - Ramón Etxezarreta
- Testuingurua: Hizkuntza Politikarako sailburuorde oraindik zela, Goiena Telebistarako elkarrizketa batean, hurrengo galderari erantzunez: "Ikasiko al du euskara Patxi López lehendakariak legegintzaldiaren amaierarako?".
- Iturria: goiena.net
- "Patxi Lopezen ezaugarri politiko nagusia iruzurra da". - Josu Erkoreka
- Iturria: Argia (2010-05-09)
- "Xarmarik baldin badu Pachi Lopez lehendakari sozialistak, Aitorren hizkuntza bedeinkatuan duen ezjakintasuna da, eta orain ikastera mehatxatua sentituko da". - Jon Juaristi
- Iturria: abc.es (2009-7-5)
Kanpo loturak
aldatu