Patxi López

politikari bizkaitarra
(Patxi Lopez(e)tik birzuzenduta)

Francisco Javier López Álvarez, Patxi López gisa ezaguna (Portugalete, Bizkaia, 1959ko urriaren 4a), politikaria da.

Patxi López

Patxi Lópezen esanak

aldatu
  • "Euskadiko demokrazia itxurazkoa baino ez da".
    • Testuingurua: EAEko lehendakaria izan baino lehen, Madrilen emandako hitzaldi batean.
    • Iturria: www.abc.es (2002-05-10)
  • "Euskerak libertadea behar du".
  • "Behin eta berriz esan dut ez dugula Alderdi Popularrarekin (PP) akordiorik bilatuko, Euskadin egiten dakien bakarra antinazionalismoa eta antisozialismoa da eta".
    • 2009an Alderdi Popularraren botoei esker lehendakari bihurtu aurretik, YouTube.
  • Euskadi da ideiengatik hiltzen den Europa osoko bazter bakarra. Faszismoaren eta garbiketa ideologikoaren azken gotorlekua da.
  • Behin terrorista atxilotua, bertara bultzatu duen ideologia ezin dugu zigorgabe utzi
    • Terrorismoen biktimen omenaldian, 2009ko Azaroaren 29, Gazteizen toki izan zuena
    • Iturria: [1]
  • "Herritar baketsuok kalea gurea dela erakutsiko dugu".
    • Testuingurua: Gasteizko 2009ko jaietan, justu oporretara joan baino lehen.
    • Iturria: Berria (2009-08-06)
  • "Microsoft da euskarazko bertsioa duen bakarra".
    • Testuingurua: Eusko Jaurlaritzak EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat erosi behar zituen ordenagailu nanoetako sistema eragileari buruz. Debian GNU/Linux sistema eragilea euskaraz ere badago.
    • Iturria: argia.com (2009-08-20)
  • "Sakon-sakoneko Euskadin jaioa (...)".
    • Testuingurua: Ondarroan jaiotako Kirmen Uribe idazleari buruz.
    • Iturria: elpais.com (2009-10-15)
  • "Zigorgabetasuna amaitu da".
    • Testuingurua: EAEko lehendakaria zela, Eduardo Puelles poliziaren hilketa salatzeko manifestazioan egindako hitzaldian, EAJren aurreko Eusko Jaurlaritzari erreferentzia eginez.
    • Iturria: publico.es (2009-06-20)
  • "Zuk jakingo duzu!"
    • Testuingurua: 2009ko hauteskunde europarretan, botua ematera zihoalarik, "Non dago Jon?" galdetu ziotenean, Jon Anza desagertutako ETAkideari buruz.
    • Iturria: www.elcorreodigital.com (2009-06-08)
  • "Ni Ezkerraldekoa naiz, euskara inoiz hitz egin ez den eremu batekoa. Eta euskara zaila da. Gainera, askotan egiten dut piper klaseetan [barrezka]".
    • Testuingurua: "Eta zu, lehendakari, zer moduz euskara klaseekin?" galderari egindako erantzuna, Vocento taldeko asteburuetako aldizkarian. Lopezen euskarazko klaseak 36.000 euro kostatzen dira urtean, eta Jaurlaritzak ordaintzen ditu.
    • Iturria: xlsemanal (2010-04-25). Euskaraz: Berria (2010-04-27)
  • "Indarkeriaren bukaerak mesede egingo dio euskalgintzari".
  • «"Eman eta zabal zazu munduan frutua" esan zuen Chillidak. Gaur Basque Culinary Center euskal arbolaren irudi eta adierazpen ezin hobea dugu.»
    • Testuingurua: Basque Culinary Center fakultatea inauguratu zela eta, Twitterren Patxi Lopez lehendakariak idatzia. Esaldiaren egilea Jose Maria Iparragirre izan zen.
    • Iturria: Sustatu (2011-09-26)

Patxi Lópezi buruzko esanak

aldatu
  • "Ni konformatuko nintzateke [euskararekiko] jarrera positiboa erakutsiko balu eta ahalegina egingo balu". - Ramón Etxezarreta
    • Testuingurua: Hizkuntza Politikarako sailburuorde oraindik zela, Goiena Telebistarako elkarrizketa batean, hurrengo galderari erantzunez: "Ikasiko al du euskara Patxi López lehendakariak legegintzaldiaren amaierarako?".
    • Iturria: goiena.net
  • "Patxi Lopezen ezaugarri politiko nagusia iruzurra da". - Josu Erkoreka
    • Iturria: Argia (2010-05-09)
  • "Xarmarik baldin badu Pachi Lopez lehendakari sozialistak, Aitorren hizkuntza bedeinkatuan duen ezjakintasuna da, eta orain ikastera mehatxatua sentituko da". - Jon Juaristi

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Patxi López
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Patxi López