Rosa Cobo Bedía
irakasle, idazle eta teoriko feminista
Rosa Cobo Bedía ( Kantabria, 1956ko abenduaren 17a ) espainiar teoriko feminista abolizionista eta idazlea da.
Esanak
aldatu- " Egungo gizartean oso hedatua dago pentsamendu ildo bat esaten duena putazaleen eta prostituten artean harreman kontraktual bat dagoela, eta harreman hori berdinen artekoa edo, gutxienez, parekidea dela. Nik salatzen dudana da jarrera horrek lotura estua duela kapitalismo neoliberalaren tesiekin. Zergatik? Bada, enfasi osoa jartzen duelako norbanakoan eta ustezko askatasun pertsonalean; eta, aldiz, ez ditu identifikatzen botere eta jazarpen egiturak".
- Iturria: Berria, 2017. [1]
- " Ikuspegi abolizionista izan eta prostituzioaren auzia politikaren nahiz ikerketaren esparruan jorratu dugunak oso kritikoak gara administrazioaren jarrerarekin eta, oro har, prostituzio egoeran diren emakumeak kriminalizatzeko edota zigortzeko edozein saialdirekin".
- Iturria: Berria, 2017. [1]
- " Imajinario kolektiboan, inplikazio moralik gabeko kontsumo ekintza gisa ikusten dugu prostituzioa. Horri buelta emateko tenorean, berebiziko garrantzia izanen dute hezkuntzak eta hedabideek. Emakume baten gorputza erostea jertse bat edo liburu bat erostearen gisako zerbait dela ulertarazten duten ideiak baztertu egin behar ditugu".
- Iturria: Berria, 2017. [1]
- "Mundu osoan irabazi handienak dituzten industria ilegalen zerrendan hirugarrena da prostituzioa. Eta funtsezko bihurtu da metaketa kapitalistaren prozesuetan".
- Iturria: Berria, 2017. [1]
- "Prostituzioa, berez, patriarkatuaren egiturazko instituzioetako bat da, eta kapitalismoa bera baino zaharragoa da. Baina garai hartako prostituzioa ez zen gaur egungoa. Kapitalismo neoliberala deritzoguna abian jarri zenean, prostituzioa eraldatu egin zen: pixkanaka, eragin ekonomiko urriko fenomenoa zena botere itzeleko industria bihurtu zen. Zergatik? Kapitalismo neoliberalak ezinbestekoak dituelako legez kanpoko ekonomiak".
- Iturria: Berria, 2017. [1]