Rosa María Calaf

kazetaria

Rosa María Calaf Solé (Bartzelona, 1945eko ekainaren 17a) Espainiako kazetaria da, Korrespontsala izan da Estatu Batuetan, Moskun, Buenos Airesen edo Asia-Pazifikoan, besteak beste.

Goya Sariak 2020 - Rosa María Calaf

Esanak

aldatu
  • "Adin bateko jendeak kalean gelditzen nau gaur egun, eta esaten didate mundua niri esker ezagutu zutela. Emakume askok ere esan didate nahi dutena izateko ametsa izan dutela niri esker. Harrotasunez betetzen nau horrek".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Alderdiek ez dute tartean sartu behar. Alderdien eta politikaren xedeak behar luke informazioaren kalitatea babestea, eta ez nahieran esku sartzea".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Herritarrok kazetaritza independentea defendatu behar dugu, horrek eragina baitu daukagun jakintzan, hau da, gure askatasuna eta eskubideak defendatzeko jakintzan".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Kazetariak errealitate eta pertsona desberdinengana gerturatu behar du, eta  ikusten duena transmititu behar du ahalik eta modu independenteenean eta egiazkotasunez. Umiltasunez eta errespetuz baino ezin da egin hori. Konpromisoak beti zorroztasuna izan behar du lagun".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Kazetaritza gizarte demokratiko guztien nerbio sentsiblea da".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Kontuan izan behar da askatasuna eta eskubideak defendatzeko zer gertatzen den jakin behar dela. Horregatik daude interesak jendeak jakin ez dezan".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]
  • "Pertsona anonimoak interesatu zaizkit gehiago. Ikusi dut nolako kemena izan duten emakume batzuek komunitateak aurrera egin dezan. Horiek hunkitu naute gehien: zailtasun erraldoiei aurre egiten dieten andreek".
    • Iturria: Berria, 2024 [1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Rosa María Calaf