Sabin Arana

euskal politikaria eta idazlea

Sabin Polikarpo Arana Goiri edo —berak idatzi bezala— Arana ta Goiri'taŕ Sabin (Sabin Etxea, Abandoko elizatea —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1865eko urtarrilaren 26a - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroaren 25a) politikaria eta ideologo abertzale, jeltzale, idazle eta euskalaria izan zen.

Esaldiak

aldatu
  • Euzkotarren aberria Euzkadi da.
  • Hamar urterekin, nigan maitasun abertzalea gartsua zela oroitzen dut: soilik nire aberria zein zenez ezjakituna nintzela. Nik Espainia zela uste nuen, nire anaia eta neuk, Baionara emigratutako beste familietako semeekin batera San Luis Gontzaga ikastetxean guk frantsestzat jo ohi genituen beste haurrak harrikatzen genituen, halere, gu bezain euskal herritarrak ziren, eta frantses izatetik gu espainiarrak izatera bezain urruti zeuden.
  • Hamabost urteko adinarekin Filosofia ikasi nuenetik, nire ideiak bereiztu eta per accidens karlista nintzela aipatu ohi nuen, On Karlos Borboikoaren garaipena foruak berreskuratzeko bide bakarra zela iruditzen baizitzaidan: On Karlos espainiar tronuan eseri zedin gura nuen, ez helburu gisa, bai ordea Foruak berrezartzeko modu gisa: garai hartan gure erakundeei Foruak deitzen bainien eta nire buruaz foruzalea nintzela nioen.
  • Beti zeozer irrikaz ikasi dut, baina behin ere ez ikasketetako irakasgairen bat; hala eta gutxiago adierazi zizkidaten ikasgaiak ere. Oso ikasle kaskarra izan naiz; inoiz ez naiz ordutegien banaketei atxikitu ahal izan, ez eta irakasleen azalpenei, inoiz ez, ezta ikasketa programei ere.
  • Lehenbiziko egunetik nire begien aurrean hiru lan aurkeztu zitzaizkidan: nire Aberriaren hizkuntza ikastea, zoritxarrez niretzat erabat ezaguna zena, bere historia eta legeak: eta bigarrenik, euskaraz ez zekiten nire aberrikideei, Gramatika bat argitaratuz, hura ikasteko bidea eman, eta liburu batzuen eta egunkari baten bidez, aberriaren historia eta politika irakatsi: eta lan guztien sintesi modura, atzerritartasuna errotik atera eta abertzaletasuna ezarri, Bizkaiko seme guztiak bandera bakar baten pean jarriz, usadioaren bandera orbangabea, esklabotzaren zama gainetik astindu eta duintasun eta kemenez Aberria ezartzeko indarra beraganatzeko asmoz.
  • Nire bihotzean bi sentimendu handi nabaritzen ditut, lehen begi bistara elkarren artean uztartu ezinak diruditenak.

Bakea eta askatasunarena: munduan gauzatzen ari diren zapalkuntza guztiak ito nahiko nituzke, eta herrialde guztietan justizia zorrotza ezarri. Borrokarena: nire Aberria pozik balego, Atlaseko leoiak, hartz grisa eta Bengalako tigrearen artean borroka bila joango nintzateke. Baina nire Aberriaren etsaiak, zinez, leoia, tigrea edota hartza baino menderaezinagoak dira.

  • Bizkaiaren alde ezer ez nuen egingo, oraindik etsairik ez baitut. Ideia honek sakonki kezkatzen nau.
  • Askori goi karguetan egon nahi ez dutela entzun izan diet, euren mailari proportzinalki dagokion ardura dela eta. Ardura hori ongi + ezagutzen dut, baina zinez mintzatu behar baldin banaiz, nire aldetik aginterako indartsu sentitzen naiz.
  • Ehun bizitza, ehun aita, ehun ama, ehun anai, ehun emazte eta ehun seme banituzke, oraintxe bertan denak emango nituzke horrekin Aberriaren salbazioa lortuko balitzateke.