Sokrates
Sokrates (Atenas, K. a. 470eko ekainaren 4a - K. a. 399) Grezia Klasikoko filosofoa izan zen.
Esanak
aldatu- "Adiskidetasunaren bidean ez utzi belarrik hasten".
- "Aisialdirako denbora da jabetzarik onena".
- "Arima xuhurrak orainaldiz bereganatzen uzten dira soilik".
- "Arima, edozein norabidetan arakatuta ere, inoiz ez duzu bere mugarekin topo egingo".
- "Arimak hilezkorrak dira; baina arima justuak, hilezkorrak eta jainkotiarrak".
- "Arimaren zorionak bizitzako egunik ederrenak sortzen ditu edozein garaitan".
- "Asto batek ostiko bat joko balit, salatuko nuke?".
- "Barnetik datorren jakituria soilik da benetako jakituria".
- "Bateron batek osasuna bilatzen badu, galdegiozu bere gaixotasunaren zergatia sahiesteko prest dagoen; prest ez badago, ez egiozu lagundu".
- "Benetako gatazkak barnean libratzen dira".
- "Benetako jakituria gure ezjakintasuna onartzean datza".
- "Bizitzako tristurak heriotzean kontsolatuko gaituzte".
- "Edertasuna iraupen motzeko tirania da".
- "Epaile bati dagozkion 4 ezaugarri: Adeitsu entzutea, jakituriaz erantzutea, zuhurtziaz aztertzea eta impartzialki erabakitzea".
- "Errege eta agintariek ez dira aginte-makila daramatenak, agintzen dakitenak baino".
- "Ez ezazu lotsagarria den ezer egin, ez inoren aurrean ez sekretupean. Izan bedi zure lehen legea ... errespeta zaitez".
- "Ez naiz ez atenastarra, ezta grekoa ere, munduko hiritar baino".
- "Ezer ez dakidala bakarrik dakit; eta hau da, zentzuz, beste filosofoengatik bereizten nauena, dena dakitela uste duten horietatik".
- "Ezer ez dakidala bakarrik dakit".
- "Ezkondu behar al zaren, galdetzen didazu. Eta nik erantzun: Egin nahi duzuna. Egiten duzuna eginda ere, damutuko bait zara".
- "Filosofia egiaren bilaketa da; gizakiak egin behar duenaren neurri bezala eta bere jokaerarako arau bezala".
- "Gaur egungo gazteek luxua atsegin dute, maniak dituzte eta autoritatea gaitzesten dute. Beraien gurasoie erantzuten diete, hankak gurutzatzen dituzte eta bere irakasleak tiranizatu".
- "Gaztetasunari apaltasuna, lotsa, neurritasunarekiko gogoa eta justizia datozkio hobekien. Hauek bait dira bere nortasuna osatu beharko luketen bertuteak".
- "Gezurrak bazak irabazten ditu, baina egiak, jokoa".
- "Gizona da misterioetan handiena".
- "Gutako bakoitza justua izango da dagokiona egiten duen einean".
- "Harrokeriak gizakiak banatzen ditu, umiltasunak batu".
- "Hitz egin ezazu, ikus zaitzadan". (arimaren begiekin)
- "Hobeak egiten gaituen jakituria solik da erabilgarria".
- "Izan nahi duzuna emateko lan eginez, ospe ona lortuko duzu".
- "Jainkoa bakarrik da benetako jakituna".
- "Jakituria zorionaren zati garrantzitsuena da".
- "Jakituriaren irlan lehorreratzeko atsekabeen ozeanotan nabigatu behar da".
- "Jakituriaren puntu gorena zergatia begizatatzean datza".
- "Karitatea, gure hurkoan beti zer edo zer ona ikusteko bertutea da".
- "Kontzientzia ona lo egiteko burukorik onena da".
- "Kriton, oilar bat zor diogu Eskulapiori. Ez ahaztu zor hori kitatzen". (bere azken hitzak)
- "Lasai ibili zure lagunak aukeratzerakoan; baina dauzkazunean jarrai firme eta konstante".
- "Mirespena ezkajintasunaren alaba da, eta zientziaren ama".
- "Nahiago dut injustizia bat jasan, egitea baino".
- "Nik ez, baina hiriak irakatsi egiten du".
- "Ondasun bakarra dago: Jakintza. Gaitz bakarra dago: Ezjakintasuna".
- "Ondo hastea ez da gutxi, baina ezta asko ere".
- "Ongiaren eta gaikiaren nozioak berezkoak dira gizakien ariman".
- "Txarra, ezjakintasunagatik da, eta beraz, hortatik, jakituriaz osatzen da".
- "Zure barneko sakontasunera jaitsi, eta zure arima ona ikustea lortu. Zoriona norberak bakarrik egiten du jokaera on batekin".