Su Friedrich
Zinemagilea
Su Friedrich (1954ko abenduaren 12a, New Haven) zinemagile abangoardista estatubatuarra da. Bere lanean sintesia sortzen du zinema esperimentalaren, narratiboaren eta dokumentalaren artean, ikuspegi feministarekin. Queer zinemaren sortzaileetako bat da.
Esanak
aldatu- "Dei diezaiokezu queer zinema, baina horrek deus gutxi esan nahi du batzuetan. Kontaktu gaya dagoela? Tira. Dena dela, deitu nahi bezala. Niri ez zait axola".
- Iturria: Berria, 2024.[1]
- "Gauza batzuetan biziki zuzena naiz aspaldi, batik bat nire bizitza pertsonalaren alderdi batzuk erakusteko moduan. Sink or Swim estreinatu genuen 1990ean, haren bidez hitz egin nuen nire aitaz eta harengandik jasandakoez, eta gogoan dut oso gogorra izan zela. Jendea ez zen ari aitei buruz hizketan, edo behintzat ez zuten hain garbi auzitan jartzen gizonek familietan jokatzen duten rola".
- Iturria: Berria, 2024.[1]
- "Nire zinema batzuetan sartzen da moldeetan, baina ez beti. Nahiago dut soilik esan zinemagilea naizela. Esperimentala? Tira. Tradizionala ez. Filmak ez baitira zehazki narratiboak, ezta zehazki dokumentalak ere".
- Iturria: Berria, 2024.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1,0 1,1 1,2 Rey Gorraiz, Uxue. Su Friedrich: «Amorruari lagundu behar dio gauzak aldatu nahiak» 2024ko martxoaren 15a. Berria. 2024ko martxoaren 24n kontsultatua.
Kanpo loturak
aldatu- .[Bideoa, 2023] FEMCINE 12 - Entrevista a Su Friedrich por Celeste Orozco