Winston Churchill
Erresuma Batuko politikaria, militarra eta idazlea
Winston Churchill (Blenheim Palace, 1874ko azaroaren 30a - Londres, 1965eko urtarrilaren 24a) politikari britainiarra izan zen. Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1940-1945 urte bitartean.
Esanak
aldatu- "Aldaketa handia izango litzateke politikan zuhurtasuna erokeria bezain erraz eta azkar zabaldu ahalko balitz".
- "Arrakasta porrotetik porrotera etsi gabe ibiltzen jakitea da".
- "Baikor batek aukera bat ikusten du zoritxar bakoitzean, ezkor batek zoritxar bat ikusten du aukera orotan".
- "Balkanetako lurraldeak kontsumi dezakeena baino historia gehiago sortzeko joera du".
- "Betiereko bizia izatea gustatuko litzaidake, gutxienez ehun urtetan jendeak nire akats berberak egiten dituela ikusteko".
- "Bizi lan eginez, ez izan ezeren beldur eta garaipenak irri egingo dizue".
- "Demokrazia sistema politikorik okerrena da, gainerako sistema politiko guztiak salbu".
- "Demokraziaren aurkako argumenturik onena boto emaile ertain batekin bost minutuko elkarrizketa bat da".
- "Duela laurehun urtetik, Ingalaterraren politika kontinenteko potentziarik indartsuenaren aurka joatea izan da. Inoiz ez zaio axola izan zein zen potentzia hori: nahikoa zen agindu nahi izatearen itxura izatea. Beraz, ez gaitezen besteek frantziarren aldeko edo alemaniarren aurkako garela esatearen beldur izan. Baldintzak aldatuko balira, alemaniarren aldeko eta frantziarren aurkako izango ginateke. Gaur gakoa honakoa da: Europako potentziarik indartsuena, agindu nahi duena, zein den jakitea".
- "Elkarrizketa on batek gaia agortu behar du, ez solaskideak".
- "Espainiarrak mendekuzaleak dira eta gorrotoak pozointzen ditu".
- "Ez barrerik egin besteen ergeltasunari! Zuretzako aukera bat izan daiteke".
- "Ez dut ulertzen arma kimikoak erabiltzearekiko gaitzespen hori. Tribu zibilizatu gabeetako zibilen aurka berauek erabiltzearen alde nago".
- 1920an, historian lehen aldiz zibilak gaseatu eta 10.000 kurdu eta irakiar erail ondoren.
- "Ez dut zer eskainirik odola, izerdia eta malkoak salbu".
- 1940an presidente gisa eginiko lehen hitzaldian.
- "Ez ezazue iragana iragan bezala utzi, zuen etorkizuna arriskuan jarriko duzue eta".
- "Ezin daiteke inolako sistema sozialistarik ezarri polizia politikorik gabe".
- "Ezin dut SESBren erreakzioa zein izango den aurreikusi. Enigma baten barneko misterioak bilduriko asmakizuna da".
- 1939ko abuztuaren 24an Stalinek Hitlerren Alemaniarekin elkar ez erasotzeko hitzarmena sinatu ondoren.
- "Fanatiko bat iritziz aldatu ezin duena eta gaiz aldatu nahi ez duena da".
- "Gerra batek inoiz ez du arazorik konpontzen. Beste berri batzuk sortu besterik ez du egiten".
- "Gerra edo desohorea eman zizkizueten aukeran... Desohorea aukeratu zenuten, eta gerra izango duzue".
- "Gerra giza irudimenaren asmakizun bat da, eta giza irudimenak bakea ere asma dezake".
- "Guk geure uhartea defendatuko dugu, hondartzetan borroka egingo dugu, lur hartzeko zelaietan borroka egingo dugu, landan eta kalean borroka egingo dugu, muinoetan borroka egingo dugu; eta... Gu ez gara sekula errendituko".
- 1940ko ekainaren 4an, Hitlerrek Ingalaterra inbaditzeko operazioa prestatzen zuenean.
- "Gure garaiaren akatsa ondorengoa da: bere gizonek ez dute erabilgarriak izan nahi, garrantzitsuak baizik".
- "Herrialde honek behar duena politikari langabetu gehiago dira".
- "Hiru motatako pertsonak daude: hil arte kezkatzen direnak, hil arte lan egiten dutenak eta hil arte aspertzen direnak".
- "Historia adeitsua izango da nirekin. Azken finean, neu izango naiz idatziko duena".
- "Hitlerrek badaki hemen, geure uhartean, suntsitu behar gaituela edo gerra galduko duela".
- "Hitz zaharrak dira onenak, eta laburrak denetan onenak".
- "Indiarrak untxiak bezala ugaltzen diren behe-mailako arraza bat dira. Orain, ondorioak ordaindu beharko dituzte.
- 1943an, Bengalako gosetearen berri izan ondoren (berak aginduta bertako arroza gerrako frentera bideratzearen ondorioz). Goseteak gutxienez 3,5 milioi lagun hil zituen.
- "Irabaziak izatea gaitzesgarria izatearen kontzeptua sozialista da. Niretzat benetan gaitzesgarria dena galerak izatea da".
- "Irudimenak gizakiak izan ezin dutenaz kontsolatzen ditu. Umoreak direnaz kontsolatzen ditu".
- "Italiarrek futbol partiden antzera galtzen dituzte gerrak, eta gerren antzera futbol partidak".
- "Jende asko hiltzen ari dela diozu? Hori egia bada, nola ez dago Gandhi jada hilik?"
- Bengalako gosetean egunero 10-12.000 lagun gosez hiltzen ari zirela jakitean.
- "Kometa haizearen kontra jasotzen da gorago, ez haren alde".
- "Lehen mezu bat nuen eramateko; orain ordea ez... Dagoeneko ez dut mundu hobe batean sinesten".
- "Nazismoaren aurka egiten duen edozein gizonek edo estatuk gure babesa izango du, nazismoaren alde egiten duen edozein gizon edo estatu gure etsaia izango den bezalaxe".
- "Ni beti nago ikasteko prest, besteek irakasgaiak ematea beti gustatzen ez zaidan arren".
- "Nire atzetik gaizkiesaka ari zaidana, nire ipurdiak ikusten du".
- "Orainak iragana epaitu nahi badu, etorkizunak galduko du".
- "Pertsonalki lehergailuak asmatu dituztelako pozten banaiz ere, ez ditugula hobetu behar uste dut".
- "Politika gerra baino arriskutsuagoa da, gerran behin bakarrik hiltzen da eta".
- "Politikari batek bihar, datorren astean, datorren hilean eta urtean gertatuko dena aurreikusteko gai izan behar du. Eta zergatik ez zuen asmatu azaltzeko ere gai izan behar du".
- "Sarritan nire hitza jan behar izan dut, eta dieta orekatua zela deskubritu dut".
- "Zergen bitartez aurrera egin nahi duen nazioa hankak ontzi batean dituen gizona bezalakoa da, heldulekutik tiraka altxa nahian".
- "Zertarako bizi ezer egitekorik ez bada?"