Zuriñe Rodríguez Lara

Kazetaria eta ikerlaria

Zuriñe Rodriguez Lara (Gasteiz, Araba, 1988ko ekainaren 30a) kazetaria eta ikerlari feminista da.

Zuriñe Rodriguez

Esanak

aldatu
  • "Emakumeek nagusiki krisi eta arrisku garaietan bereganatzen dituzte lidergoa, ikusgarritasuna eta boterea; hain zuzen ere, balizko porroten errua haiei egozteko, amortizatutzat jotzeko eta amildegitik behera erortzen uzteko. Beste modu batean esanda, hurrengo eraberritze politikoan gizonezkoen hierarkiak bere horretan mantentzea da gakoa. Badakizue, politika maskulinitate heteroaren guda zelaia da."
    • Iturria: Berria, 2024.[1]
  • "Oinarrizkoa dirudien arren, auzo pobreak askotarikoak dira, eta iruditegi homogeneizatu bat sortzea kaltegarria izan daiteke. Ezkerrak langile auzo fetitxeak sortzeko mania du, borroka ibilbide historikoa dutenak; baina auzo pobrea definitzen duen bakarra zera da, bertan pobreak bizi direla. Sinple-sinple. Mitifikaziotik eta fetitxizaziotik urruntzea ezinbestekoa da, bidean indarra ez galtzeko, auzoen arteko hierarkiak eta lehiak ekiditeko, eta eskuinak onura atera dezakeen leku ahaztuak ez elikatzeko."
    • Iturria: Berria, 2020.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Rodriguez Lara, Zuriñe. Amildegia eta sabana. 2024ko apirilaren 6a. Berria. 2024ko apirilaren 8an ikusia.
  2. Rodriguez Lara, Zuriñe. Pobreak, abstentzioa eta ezkerra. 2020ko abuztuaren 6a. Berria. 2024ko apirilaren 8an ikusia.

Kanpo estekak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Zuriñe Rodríguez Lara