Ainhoa Etxaide

Euskal sindikalista

Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972), sindikalista, LABeko idazkari nagusia izan da, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izanik.

Ainhoa Etxaide

Esanak

aldatu
  • «Argi dago ados jarri behar dugula lan munduari begira egin beharreko ekintza sindikalean eta negoziazio kolektiboan.»
    • Iturria: Berria, 2016. [1]
  • «Ez dugu bizimodua aldatu umea etorri delako, baizik eta umearen neurrirako bizitza egiteko, bere beharrak asetzeko, baina, aldi berean, guk gure bizitzekin segitzeko.»
    • Iturria: Berria, 2014.[2]
  • «Idazkari nagusia ni naizela gogoratu behar izan dut behin baino gehiagotan.»
    • Iturria: Berria, 2016. [1]
  • «Seme-alabek lotura bat sortzen dizute, baina ez mendekotasun bat.»
    • Iturria: Berria, 2014.[2]
  • «Siglak aurretik jarrita langileak ez dira masiboki kalera aterako.»
    • Iturria: Euskadi Irratia, 2017.[3]
  • «Talde parekidean, emakumeen karguak lehen mailakoak izan dira gurean, eta horrek egiten du gero emakume batek hartzea idazkaritza.»
    • Iturria:Berria, 2016. [1]
  • «Ur handietan egokitu zaigu itsasontzia gobernatzea, eta horrelakoetan ezin da kontrola galdu, ekaitzak irentsiko zaitu eta. Arrantzale baten alaba naiz ni, eta txikitatik entzun diot aitari.»
    • Iturria: Berria, 2016. [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1,0 1,1 1,2 1,3 Martin, Xabier. «Hau infernua izaten ari dela esan diet lankideei.  2016ko azaroak 20. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  2. 2,0 2,1 Asensio Lozano, Maite. «Adostua, eraikia, partekatua». 2014ko abuztuak 29. Berria. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.
  3. Faktoria. «Siglak aurretik jarrita langileak ez dira masiboki kalera aterako».  2017ko otsailaren 2a. Euskadi Irratia. 2019ko ekainaren 23an kontsultatua.

Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Ainhoa Etxaide