Lana
Lana edo beharra produktuak eta zerbitzuak ekoizteko giza-jarduera da.
Esanak
aldatu- "Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako". - Euskal atsotitzak
- "Berandu jaikitzen bazara, eguneko lanak atzera". - Euskal atsotitzak
- "Egiten duzuna maite baduzu, inoiz ez da izango lana". - Konfuzio
- "Gaurko lana, biharko ogia". - Euskal atsotitzak
- "Hegaztia airerako, gizona lanerako". - Euskal atsotitzak
- "Inor ez da behartu behar makina batek egin dezakeen lana egitera". - Henry Ford
- "Lan lasterra, lan alferra". - Euskal atsotitzak
- "Lana behartuta egiten den guztia da; jokoa hartara behartuta egon gabe egiten dena da". - Mark Twain
- "Lana ezer egiteko ez dutenen babesa da". - Oscar Wilde
- "Lana, osasuna". - Euskal atsotitzak
- "Lanak hiru gaitz urruntzen ditu guregandik: aspertzea, bizioa eta beharra". - Voltaire
- "Lanik errazena, agintzea". - Euskal atsotitzak
- "Nahi bada jan, egin behar da lan". - Euskal atsotitzak
- "Sartaldeko oihanetan gatibaturik erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago". - Joseba Sarrionaindia
- "Zure auzokoak lana galtzen duenean atzeraldia da. Zeure lana galtzen duzunean depresioa da. Eta Jimmy Carterrek berea galtzen duenean, errekuperatzea da". - Ronald Reagan (1980ko AEBetako hauteskunde kanpainan)