Animalien eskubideak
Animalien eskubideak animaliak indarkeriarik gabe eta aske bizitzearen aldeko jarrera etiko eta politikoa da.
Esanak
aldatu- "Garbi esateko, nire interesa ez dago animalientzako lege-eskubideetan, animaliekiko bihotz-aldaketan baizik". - John Maxwell Coetzee
- "Nazio baten handitasuna eta aurrerabide morala bere animaliekiko tratuaren arabera epaitu daiteke". - Mahatma Gandhi
- "Pitagorasek haratuztea ere agindu zuen, hainbat arrazoirengatik, bakezaletasunera daraman arrazoi nagusi horretaz gainera. Animaliekiko sarraskia bidegabeko eta naturaren aurkakotzat ukatzeko irakatsiak diren horiek gizon bat hil edo gerran hastea ez dute zuzengabetzat joko. Baina gerrak sarraskia dakar, eta sarraskia legeztatu, gehitu eta indartu egiten du". - Jambliko, Pitagorasen bizitza.