Pitagoras
Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (K. a. 582a inguru - K. a. 501a) matematikari eta filosofo ioniarra (Grezia) izan zen.
Esanak
aldatu- "Adiskidetasuna berdintasun orekatsua da".
- "Ez izan heriotzaren beldur; geldiunea baino ez da".
- "Emakume eta lagun bakarra izan ezazu; gorputz eta arimako indarrek ez dute gehiago jasaten".
- "Entzun eta jakintsua izango zara. Jakituriaren hasiera isiltasuna da".
- "Heriotza zer den galdetzen badizuete, honakoa erantzun ezazue: benetako heriotza ezjakintasuna da. Zenbat hildako bizien artean!"
- "Hasera da guztiaren erdia".
- "Hezi itzazue haurrak eta ez da gizonak zigortu beharrik izango".
- "Hitz egiten ez daki, isilik egoten ez dakienak".
- "Hondarrean idatzi zure lagunaren akatsak".
- "Indar berdina duten bi gizonen artean, arrazoi gehien duena da indartsuena".
- "Isil zaitez, edo isiltasuna baino zerbait hobea esan ezazu".
- "Zenbakiak gauza guztien esentzia dira".