Heriotza
bizi funtzioen behin betiko amaiera
Heriotza biziaren erabateko eta betirako amaiera da.
Esanak
aldatu- "Artista da bere heriotzaz kontziente den bakarra, eta halere bere hilobi gainean dantzatzen da". - Bertolt Brecht
- "Ez da hiltzeko beldur naizela. Hori gertatzen denean bertan egon nahi ez dudala da soilik". - Woody Allen
- "Ez diogu heriotzari beldurrik izan behar; garen bitartean, heriotzik ez da, eta heriotza denean, gu ez gara". - Antonio Machado
- "Ez ezazu bizitza hain serio hartu, azken finean, ez zara bertatik bizirik aterako". - Les Luthiers
- "Ez mespretxatu heriotza, onar ezazu maila baten, naturak sortutakoaren parte da-eta". - Marko Aurelio
- "Gizakia heriotzaren beldur da, bizitza maite duelako". - Fedor Dostoievski
- "Heiotzari diodan beldurrak mantentzen nau bizirik". - Fito Páez
- "Heriotza ametsa eta ahanztura baino ez da". - Mahatma Gandhi
- "Heriotza bihurtu naiz, munduen suntsitzaile". - Robert Oppenheimer
- "Heriotza ez da egia bizitzako lana ongi egin denean". - José Martí
- "Heriotza ez da gizonari gerta dakiokeen okerrena". - Platon
- "Heriotza goxoa da, baina bere atartea krudela". - Camilo José Cela
- "Heriotza zikin jokatzen duen eta galtzen ez dakien maitale amorratua da". - Oraindik maitasun abesti bat, Los Rodriguez musika taldea
- "Heriotza ondoez guztien konponbidea da; baina azken ordurarte ez dugu berau erabili behar". - Molière
- "Heriotza ondozetatik txikiena da". - Francis Bacon
- "Heriotza zer den galdetzen badizuete, honakoa erantzun ezazue: benetako heriotza ezjakintasuna da. Zenbat hildako bizien artean!". - Pitagoras
- "Heriotza, behin bakarrik heltzen da, baina bizitzako momentu denetan sentiarazten da". - Jean de la Bruyère
- "Heriotza, bizitako bizitza bat da. Bizitza, datorren heriotza bat da". - Jorge Luis Borges
- "Heriotza, gazteentzat, urperatze bat da, eta zaharrentzat, portura heltzea". - Baltasar Gracián
- "Heriotzak ez du atera deitzen. Goizean esnatzen zarenean hor dago. Azazkal edo ilea moztu al dituzu nozbait? Orduan, baduzu * heriotzaren esperientzia". - Bob Dylan
- "Heriotzan gehien beldurtzen gaituena ez da mina, maitatzen gaituzten horiek atzean utzi eta bakarrik bidaiatzeko beldurra baizik. Baina ez da horrela, ez da hain sinplea, maite ditugunak geure bihotzetan baitaramatzagu." - John Maxwell Coetzee (The Master of Petersburg, 1994)
- "Hilda dagoela pentsatzen duzun harek, ez du bidean aurreratu besterik egin". - Seneka
- "Hildakoen bizitza, bizien oroimenean dago". - Zizeron
- "Jaiotzeaz arduratu ez naizenez, hiltzeaz ere ez naiz aruratzen". - Federico Garcia Lorca
- "Maitasunaren misterioa heriotzaren misterioa baino handiagoa da". - Oscar Wilde
- "Martiriak, heriotza itxaroten du; fanatikoak, korrika bilatzen du". - Denis Diderot
- "Nahiago dut zutik hil, belauniko bizi baino". - Emiliano Zapata
- "Nere ahotsa herioaz ixiltzen denean, nire bihotzak hitz egiten jarraituko dizu". - Rabindranath Tagore
- "Ongi erabilitako jardunak amets goxoa eragiten duen bezalaxe, ongi erabilitako bizitzak heriotza goxoa dakar". - Leonardo da Vinci
- "Ongi prestatutako buru batentzat, heriotza, hurrengo abentura handia da soilik". - Albus Dumbledore
- "Ordua heltzen denan, segundu bakoitzak eternitatez hitz egiten du". - Leonid S. Sukhorukov
- "Pertsona batzuk lurperatzeak plazer handi bat sortarazten duela aitortu behar dut". - Antón Chéjov
- "Sozialismoa edo heriotza". - Fidel Castro
- "Zein erlazio dudan heriotzarekin? Betikoa izaten jarraitzen du. Erabat aurka nago!" - Woody Allen