Aristokles Podros edo Platon (K. a. 427 - K. a. 347) Grezia Klasikoko filosofoa izan zen.

Platon

Esanak

aldatu
  • "Adiskideak askotan gure denboraren lapur bihurtzen dira".
  • "Adiskidetasunaren bidean ez utzi bedarrik handitzen".
  • "Amodioa gidaria denean legeak soberan daude".
  • "Arima baldarrek ez daukate helmugarik".
  • "Arrazoia eta adorea beti gailenduko zaizkio traizio eta eskergabekeriari".
  • "Askatasuna norbere bizitzaren jabe izatean datza".


  • "Bere ideiengatik ezer arriskatzen ez duen gizakia, edo bere ideiek ez dute ezer balio, edo gizakiak ez du ezer balio".
  • "Bertutetsua pekatariak bizitzan egiten duena amesteaz konformatzen da".


  • "Ez dago esklaboengandik ez datorren errege bakar bat ere, eta ezta bere familian erregeak izan ez dituen esklabo bakar bat ere".


  • "Filosofia gizon askeen zientzia da".
  • "Filosofia izaeraren inguruan arimarekin dugun elkarrizketa isila da".


  • "Garrantzitsuena ez da bizitzea, ongi bizitzea baizik".
  • "Gauza bat jaso edo egin behar dugun une zehatza da aukera".
  • "Gazteak ardoa edateaz abstenitu behar dira, suari sua gehitzea errorea baita".
  • "Gerraren amaiera hildakoek bakarrik ezagutzen dute".
  • "Gizaki jakintsuak bera baino hobea denarekin egon nahi izango du beti".
  • "Gizakia bere gorotzak begiratzen duen animalia da".
  • "Gorputza gurdia da; ni, gidatzen duen gizona; pentsamendua aho-uhalak dira eta sentimentuak, zaldiak".
  • "Gorputza, arima hilezkorraren kartzela da".
  • "Gorputzarentzat gimnasia dena, arimarentzat musika da".
  • "Gure gaitzendako jainkoa ez den beste zergati bat bilatu behar dugu".
  • "Gure parekoen onura bilatuaz aurkituko dugu gurea".


  • "Heriotza ez da gizonari gerta dakiokeen okerrena".


  • "Ikasi eta ikasi, eta dakiena praktikatzen ez duena, goldatu eta goldatu eta ereiten ez duena bezalakoa da".


  • "Jainkoak bi hego eman dizkigu berarengana hegan heltzeko: maitasuna eta arrazoia".
  • "Jakintsuak zer edo zer esateko daukalako hitz egiten du, eta inozoek zer edo zer esan behar dutelako".


  • "Maitasun adierazpenik haundiena egiten ez dena da; asko sentitzen duen gizakiak, gutxi hitz egiten du".


  • "Nire ezjakintasunari zor diot dakidan apurra".
  • "Norberaren lorpena da garaipenik handiena".


  • "Pobrezia ez dator aberastasunen gutxiagotzetik, desioen ugaltzetik baino".
  • "Politikan parte ez hartzearen zigorretako bat, zu baino txarragoak diren gizaki batzuk gobernatatuko zaituztela da".


  • "Uraren gainean idaztea. Hori da poesia".
  • "Urkoei zorretan dagoena bueltatu behar zaie?".


  • "Zure dena nerea da, eta nerea dena zurea da".


Kanpo loturak

aldatu
 
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Platon
 
Commonsen artxibo gehiago dago:
Platon