Bertolt Brecht
Bertolt Brecht (1898-1956) alemaniar idazlea izan zen.
Esanak
aldatu- "Artista da bere heriotzaz kontziente den bakarra, eta hala ere bere hilobi gainean dantzatzen da".
- "Auschwitzeko gertaerak, Varsoviako ghettokoak, Buchenwaldekoak ez dira literaturaren orrialdeetan egokiro sartuko. Literatura ez dago horretarako prestatua, eta ez daude, gainera, halakoak ulertzeko moduan jarriak".
- "Dena eramaten duen ibaia biolentoa dela esan ohi da, baina inork ez dio biolento deitzen estutzen duen ibilguari".
- "Egia ezagutzen ez duena ezjakina besterik ez da. Baina ezagutu eta gezurra deitzen diona, hori kriminala da!"
- "Epaile asko erabat erostezinak dira; inork ezin ditu justizia egitera bultzatu".
- "«Gauzekin bat eginda nagoenean», esan zuen Keuner Jaunak, «ez ditut nik gauzak ulertzen; aitzitik, gauzek ulertzen naute ni»".
- Iturria: Keuner Jaunaren Kondairak.
- "Gogoaren kontra, egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da immigrantea, erbesteratua baizik".
- "Jendeak uler ditzakeen gauzak bakarrik ikusi nahiko balitu, ez litzateke antzerkira joan beharko: komunera joan beharko litzateke".
- "Zein da kriminal handiagoa? Banku bat lapurtzen duena ala banku bat sortzen duena?"