Justizia
Justizia aro jakin batean komunitate batek oinarritzat hartzen dituen eta guztien ongizatea lortzeko aplikatzen diren printzipioen multzoa da.
Esanak
aldatu- "Epaile asko erabat erostezinak dira; inork ezin ditu justizia egitera bultzatu". Bertolt Brecht
- "Epaile ona dena bere etxetik hasten da". - Atsotitz espainiarra
- "Ez dago legeen gerizpean eta justizia itxurarekin egindakoa baino tirania okerragorik". - Montesquieu
- "- Hori da justizia? - galdetu zion Xabierrek. Armentiak sorbaldak goratu zituen.
- - Hori legea da". - Alberto Ladron Arana, Ahaztuen mendekua (2009)
- "Indarrik gabeko justizia barregarria da; justiziarik gabeko indarra tirania da". - Blaise Pascal
- "Justizia ikustea eta ez egitea koldarkeria da". - Konfuzio
- "Zaila da mindu gaituenari justizia egitea". - Simon Bolivar
- "Zintzoa izatea erraza da; zaila justua izatea da". - Victor Hugo