Egia
Egia benetako eginkizunekin, fede onarekin edota zintzotasunarekin erlazionatua dagoen kontzeptu filosofikoa da.
Esanak
aldatu- "Absurdua oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". - Albert Camus
- "Artea egia ulertzen ahalbideratzen digun gezurra da". - Pablo Picasso
- "Bakea baino lehenago, egia". - Miguel de Unamuno
- "Behar baino lehen esandako egia oso arriskutsua da". - Greziar atsotitza
- "Bi egia daudela ulertu dut, eta horietako bat ez da inoiz esan behar". - Albert Camus
- "Burla minena, egia dioena". - Euskal atsotitza
- "Egia arraroa da beti; fikzioa baino arraroagoa". - Lord Byron
- "Egia biderik gabeko herrialdea da". - Krishnamurti
- "Egia dugun gauzarik baliotsuena da, aurrez dezagun". - Mark Twain
- "Egia egi, ogia ogi, ardaua ardau, bi ta bi lau". - Euskal atsotitza
- "Egia erran eta adixkidea gal". - Euskal atsotitza
- "Egia eta fedea, Ezkurrako legea". - Euskal atsotitza
- "Egia ezagutzen ez duena ezjakina besterik ez da. Baina ezagutu eta gezurra deitzen diona, hori kriminala da! - Bertolt Brecht
- "Egiak ez ditu bi bide". - Euskal atsotitza
- "Egia helburua da; maitasuna, hura lortzeko bitartekoa". - Mahatma Gandhi
- "Egia umeen ahotik irteten da". - Greziar atsotitza
- "Etsaiek bakarrik esaten dute egia. Lagunek eta maitaleek beti diote gezurra punturen batean". - Stephen King
- "Ezeztatu ezin den gezur batek gehiago balio du egia sinesgaitz batek baino". - Joseph Goebbels
- "Fida zaitez egiaren bila dabiltzanetaz. Ez zaitez fidatu aurkitu dutenetaz". - André Gide
- "Gezurra mitoaren antzekoa da eta mitoa egiaren antzekoa".
- "Inoiz ez da erabateko egia lortzen, eta inoiz ez da harengandik erabat urrunduta ere egoten". - Aristoteles
- "Mila bider errepikatutako gezur bat egia bihurtzen da". - Joseph Goebbels
- "Nire bizitza osoan egia sakratua delako araua jarraitu dut eta gure eginkizuna da bera bilatu eta defendatzea, atsegina den ala ez kontuan hartu gabe". - Andrei Kolmogorov
- "Noizean behin esan ezazu egia, gezurra diozunean sinets zaitzaten". - Jules Renard
- "Zure egia besteena entzuten jakiten duzun heinean handiagotuko da". - Martin Luther King