Stephen King
Stephen Edwin King (Portland, Maine, 1947ko irailaren 21-) AEBetako idazle ospetsu eta emankorra da, beldurrezko generoan espezializatuta. Richard Bachman ezizenarekin ere idatzi izan du.
Esanak
aldatu- "Benetan ona zaren zerbait aurkitzen duzunean, gauza hori (edozer) zure behatzak odoldu arte edo zure begiak burutik kanpora atera arte egiten duzu".
- "Big Mac bat eta patata frijituen baliokide literarioa naiz".
- "Bizitza bakoitzak hilezkortasunaren bere imitazioa egiten du".
- "Etsaiek bakarrik esaten dute egia. Lagunek eta maitaleek beti diote gezurra punturen batean".
- "Fikzioa egia da gezurraren barruan".
- "Frantsesa zikinkeria erromantze bihurtzen duen hizkuntza da".
- "Harry Potter adiskidetasunaz mintzo da, baloreaz, nork bere burua etengabe gainditzeaz eta bizitzak jartzen dizkigun oztopoak gainditzeaz. Twilight mutil-lagun bat aurkitzearen garrantziaz soilik mintzo da".
- "Liburuak denbora-pasa perfektua dira: iragarkirik gabe, bateriarik gabe, dibertsio orduak gastatutako dolar bakoitzeko. Mundu osoak, bizitzako tarte aspergarri saihestezin horietarako, liburu bat zergatik ez daraman galdetzen diot neure buruari".
- "Munstroak benetakoak dira, eta mamuak ere bai: gure barruan bizi dira eta, batzuetan, beraiek irabazten dute".
- "Perfekzioak ez du mugarik".
- "Pertsona batek istorio bat idazteko arrazoi bakarra, honen bidez iragana ulertu eta bere heriotzerako presta daitekeela da".