Artea
Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza-ekintza da.
Esanak
aldatu- "Alde guztietan dira loreak, ikusi nahi dituenaren begientzat". - Henri Matisse
- "Artea da egia izatearen gezurretik askaturiko magia". - Theodor W. Adorno
- "Artea egia ulertzen ahalbideratzen digun gezurra da". - Pablo Picasso
- "Artea ergelentzako produktu farmazeutikoa da". - Francis Picabia
- "Artea gizona naturari erantsia da". - Vincent van Gogh
- "Artea gertatu egiten da". - James Whistler
- "Artea gezur guztietatik gutxien engainatzen duena da". - Gustave Flaubert
- "Artea pentsamendurik sakonenen espresioa da biderik sinpleenetik". - Albert Einstein
- "Arteak ez du bizitzeko ematen. Arteak ezkurrak ematen ditu". - Joseba Sarrionandia
- Iturria: Hitzen ondoeza.
- "Arteak soilik irabaz diezaioke heriotzari". - Antonio Lobo Antunes
- Berria (2009-7-19)
- "Artean nekez esan daiteke ezer ez esatea bezain ona den ezer" - Ludwig Wittgenstein
- "Artistok herriaren memoria eraikitzen laguntzen dugu". - Jesus Mari Lazkano
- "Batzuk oso gauza arrarotzat jotzen dute artea, lan gutxi egin baita jendearen parte-hartzea bultzatzeko". - Koldobika Jauregi
- Tolosaldeako Gida 07, 2009ko apirila.
- "Ispiluak aurpegia ikusteko erabiltzen dira; artea, arima ikusteko". - George Bernard Shaw
- "Jakina da publiko zabalak ez duela arte garaikidea gustuko". - Michel Houellebecq
- "Margolaria, saltzen duena margozten duena da. Artista, aldiz, margotzen duena saltzen duena". - Pablo Picasso
- "Zer da artea? Prostituzioa". - Charles Baudelaire
- "Zientzia egiaren idulkia da; artea, edertasunarena". - Nicolás Salmerón