Joseba Sarrionandia
euskal idazlea
Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da.
Joseba Sarrionandiaren esanak
aldatu- "Arteak ez du bizitzeko ematen. Arteak ezkurrak ematen ditu".
- Iturria: Hitzen ondoeza.
- "Askatasuna kentzen digun jendea ere askatasuna emango baligu hobeto biziko litzatekeela pentsatzen dut".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Askatasunaren pentsaera da etika"
- Iturria: "Hitzaurrea" in Mikel Antza, Ametsak ere zain (2015, Susa).
- "Badira bide batzuk derrigorrez ibili behar ditugunak, inora ez doazela jakiteko”.
- Iturria: Lagun izoztua
- "Badirudi ETAk armak uzteko pausuak eman dituela azkenean. Guardia Zibilak, ostera, ez du borroka armatua uzteko eztabaidarik planteatzeko asmorik ere azaldu. Aipagarria iruditzen zait detaile hori. Biolentziaren monopolioa dute jadanik. Baina bakea emango digute euskaldunoi? Ederra litzateke. Baina ikusiko dugu zer demokrazia klase dugun Espainian".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Bakezale asko, baina bakegile guti".
- "Edozein gai tratatzerakoan beharrezkoa da zalantzaren erreferentzia hori. Zalantzak irekitasuna esan nahi du. Egia etiko edo estetikoa jadanik aurkitu eta ezagutzen delako kriterioa antzua da".
- "Edozein nazio errepresentazio soziala da. Espainia ere bai, horrek ez du esan nahi faltsua denik. Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. Euskaldunek Euskal Herria haintzat hartzen badute Espainia baino benetakoagoa izango da Euskal Herrian. Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala?"
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Egunkaria irakurri ezkero dena berria dela erakutsiko dizute, baina historia liburua irakurri ezkero berehala ohartuko zara, egunik egun, zaharra errepikatu besterik ez dela egiten".
- Iturria: Argia (2009-11-22). Jatorriz, Hausnart aldizkarian argitaratua.
- "Eliza eredu ederra da estatuentzat, enpresentzat, alderdientzat eta erakunde antidemokratiko guztientzat".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Eman dezagun denok apur bat, apur batzuek dena eman beharrik izan ez dezaten".
- "Erru guztiak arerioari egozten dizkiogunean, arerio hori gaindiezina egiten dugu".
- "Eskubideeez hitz egiten da askotan. Autodeterminazio eskubideaz, esate baterako, eta badirudi zain egon gaitezkeela, eskubide hori erreserbatua dagoela eta opari bat bezala emango digutela noizbait. (...) Eskubidea izatea gutxienekoa da zeure eginbeharra denean".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Espainiarrak askeagoak izango dira euskal herritarrek nahi dutena libreki erabaki ahal izango dutenean".
- 2013ko otsailaren 24a. Iturria
- "Espainolek gutaz esaten dituzten gezur batzuk asumitu ditugu".
- "Estudianteena da sektorerik iraultzaileena, klaserik gabeko gizartean bizi nahi luketelako".
- "ETAk estatuaren sparring papera luzaroan bete ondoren, biolentziaren kritika da egin behar dena, 'kondena' erretorikorik egin beharrik gabe ere. Azken hogeita hamar urteotan estatuaren aurka ibili garenok errekuperatu behar duguna legitimitatea da, geure herriko nahi kolektiboekin sintonia. Galdu egin dugulako neurri handian legitimitate hori, helburuekin kontraesanean ekinez askotan".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Euskaldunek arkano eta kriptograma asko erabiltzen duzue. Ez zarete nik utzi zintuztedanean bezain jende tolesgabe eta arrunta".
- "Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. (...) Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa. Brujula ere asmatu egin zen, eta zer, faltsua da ala?".
- Iturria: argia.com (2011-05-11)
- "Euskara da gure territorio libre bakarra".
- "Galtzaileen historia eta askatasun esperantza errekuperatu behar dira. Iragana, etorkizunerako nahi denaren arabera konprenitzen da".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Haizeak suaren handinahia harrotzen du, gero errautsak sakabanatzen ditu".
- "Hilda egotea, lo egitea bezalakoa da, baina luzaroan, oso luzaroan, eta txiza egitera jaiki gabe".
- "Kolosala izango da", 76. orr.
- "Idazten dudalarik, idatzi egiten naiz. Irakurtzen duzularik, irakurri egiten zara".
- "Identitatea berez denek dute, pertsonek oina bezala, baina oin zapalduak nabarmenagoak dira, minagatik".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Inori ezkutatzen zaiona, norbere buruari ezkutatzen zaio".
- Ifar aldeko orduak, 1990.
- "Kritika literariorik hoberena: denbora, sitsa, ahazmena".
- "Kultura aniztasuna aintzat hartuta izango gara euskaldun, edo ez gara izango".
- Iturria: Berria egunkaria.
- "Legalitatea baino askozaz inportanteagoa da legitimitatea".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Literatura, bizitzeko modua besterik ez da".
- "Niri gustatuko litzaidake euskaldunak ideia egokiak defendatzen ikustea, modu kreatibo batean soberaniaren eta gizarte igoalitarioago baten alde. Gainean ditugun estatuek ez digute 'eskubiderik' emango. Gutako bakoitza soberanoa bihurtu behar da. Euskaldunok jakin behar dugu komunitate moduan antolatzen".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Ortografia zuzenez idazten dira tontakeria gehienak".
- "Posmodernismoa nostalgikoa da".
- "Preso egon denaren gogoa
- gartzelara itzultzen da beti.
- Kalean juje, fiskal eta
- abokatuekin gurutzatzen da,
- eta poliziek, identifikatu ez arren,
- beste inori baino gehiago
- begiratzen diote, bere pausua
- sosegatua ez delako
- edo sosegatuegia delako.
- Bere bihotz barruan
- betirako kondenatu bat dago".
- Gartzelako poemak (Susa argitaletxea, 1992)
- "Sartaldeko oihanetan gatibaturik Erromara ekarri zinduten, esklabua, errementari ofizioa eman zizuten eta kateak egiten dituzu. Labetik ateratzen duzun burdin goria nahieran molda zenezake, ezpatak egin ditzakezu zure herritarrek kateak hauts ditzaten, baina zuk, esklabu horrek, kateak egiten dituzu, kate gehiago".
- "XIX. mendean, estatu-nazioak finkatu zirenean, euskaldun askok ez zuen integratu nahi izan espainiar eta frantziar identitateetara, eta euskaldunena erresistentzia identitate gisa geratu da ordutik aurrera".
- hAUSnART 0. zenbakia, 2011ko apirilean http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/elkar-hizketa.pdf
- "Zaldiaren harrokeria zoologikoa:
- - Xake jokatzen duen animalia bakarra naiz".
Joseba Sarrionandiari buruzko esanak
aldatu- "Egile asko itzultzeko aukera izan dut, baina gutxik bete naute Joseba Sarrionandiak bezala". - Isaac Xubin
- "Testuaz kanpoko osagai ideologiko, mitifikatzaile horiek denak nahastu eta halako aureola moduko batean bildua dugu Sarrionandia, ukiezinen balizko zerrenda batean, kasik idazle hilekin egiten den gisa berean". - Ibon Egaña
- Iturria: Kritiken hemeroteka.
- "Utopia eta etsipenaren arteko kinka batean ikusten dut Joseba Sarrionandia. Utopia maite du, baina era berean konturatzen da utopia hori agian ez dela berarentzat izango". - Jon Kortazar
- Iturria: Argia astekaria.
- "Zertan ukatu, bitxia gertatzen zait sekula ikusi ez dudan norbaiten inguruan honenbeste berba egin izana". - Gerardo Markuleta